Eu

Beatriz Artolazabalek Euskadiko ijitoen kolektiboa animatu du beren haur eta gazteek prestakuntza jasotzeko duten beharrizana adieraztera, gero enplegura jo ahal izan dezaten

2017.eko ekainak 16
  • "Secretariado Gitano"  fundazioaren ateak zabaltzeko egunak Vitoria-Gasteizen 

VG 17-06-16

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, ijitoen kolektiboa animatu du “beren haur eta gazteek prestakuntza jasotzeko duten beharrizana adieraztera, gero suspertze ekonomikoa sortzen ari den enpleguetara jo ahal izan dezaten”.

 

Artolazabalek Fundación Secretariado Gitano fundazioaren ateak zabaltzeko egunetan parte hartu du, Vitoria-Gasteizen, Nuria de la Cruz erakundeko zuzendariarekin batera. Sailburuak egindako agur-hitzetan esan du “gizartean lankidetzan jarduteko beharra dagoela, eta kolektiboko seme-alabek enplegurako prestakuntza jasotzera animatu ditu, eta zorionak eman dizkio Fundación Secretariado Gitano fundazioari, egindako lanagatik”.

 

“Gaur, zuon haur eta gazteen prestakuntzaren garrantzia nabarmendu dezazuen dei egiten dizuet: hitz egin prestakuntzaren gainean hasiera-hasieratik, azaldu edozein lanek eskolan, lanbide-heziketako zentroetan edo unibertsitatean ematen diren aurretiko urratsak eskatzen dituela. Animatu prestakuntza jasotzera, gero pixkanaka sortzen doazen lanpostuak betetzeko”, esan die Artolazabal sailburuak Fundación Secretariado Gitano fundazioko arduradunei.

.

“Ijitoek ibilbide luzea dute gure herrialdean, eta eragin handia izan dute gizarteratzean, batez ere emakumeek eta gazteenek, enpleguaren bidez, eta, hori dela eta, lehenengo eta behin, zorionak egindako lanagatik, eta bide horretatik jarraitzera animatzen zaituztet. Eusko Jaurlaritzaren ustez, lankidetza da aurrera egiteko formularik egokiena”, esan du Artolazabalek.

 

Sailburuak bisitan esan bezala, “kohesio eta justizia soziala Euskadiren etorkizunerako osagai funtsezkoak dira. Eta, gainera, herrialde lehiakorra izaten jarraitzeko elementuak dira. Badakigu Euskadiko gizarte-erakundeak indartzeak euskal herritar guztientzako bizi-kalitate hobea dakarrela, eta horretan ari zarete zuok”.

 

“Topaketa bakoitzean eta ematen didaten aukera bakoitzean gomendatzen ari naiz: inoiz baino garrantzitsuagoa da gure seme-alabak prest egotea, suspertze ekonomikoaren ondorioz sortzen ari diren lanpostuak betetzeko”, esan du Artolazabalek.

 

Sailburuak “Hirugarren Sektore Sozialaren Legea eta laster amaituko dugun Hirugarren Sektorea Sustatzeko Estrategia” aipatu ditu; “horien helburua da euskal gizartean gizarte-egitura, parte-hartze soziala eta elkartasun antolatua sendotzen laguntzea”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gitanos_org_PVA
    2017.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal insta a la comunidad gitana a continuar con la #formación como camino al #empleo https://t.co/pWyMvxbaCw vía @Irekia

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Bartolomé Jiménez, Marian Olabarrieta, Nuria de la Cruz