Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo dio osasun arloan berdintasunerako politikekin duen konpromisoari

2017.eko ekainak 27

Maiatzaren 28an Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna ospatu zen, osasunerako eskubidea emakumeen giza eskubidea dela berresteko eta bizi-ziklo osoan inolako muga edo bazterketarik gabe eskuratu behar dutela berresteko.

Aurrerapenak egon diren arren, osasunaren alorreko ezagutzak areagotu egin behar dira eta erantzunak indartu. Horretarako, arauak eta irizpideak landu behar dira, osasun-politika eta programetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna biltzeko, gaitasuna indartu egin behar da eta genero-desberdintasunak eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak osasunean eragina dutela frogatu.

Horrela bada, estrategia nagusien artean hauek izango ditugu: batetik, genero-desberdintasunaren eraginaren inguruko proben ezagutzak eta osasun-arazo jakin batzuetako emaitza arrakastatsuak areagotu eta, bestetik, genero arazoak sistematikoki kontuan hartuko dituzten osasunaren alorreko politikak, esku-hartzeak eta programak sustatzeko eta zabaltzeko tresnak landu.

Laburbilduz, Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo dio osasun arloan berdintasunerako politikekin duen konpromisoari. Horretarako, politikak eta programak garatzeko fase guztietan hartuko ditu aintzat emakumeen eta gizonen premia desberdinak, emaitza sanitarioetan faktore sozialek, kulturalek eta biologikoek duten eragina aztertuko du. Horrela, programen efizientzia, estaldura eta ekitatea hobetuko ditu.

Eztabaida-fasea amaituta, jasotako parte-hartzeak eskertu eta prozesua amaitutzat ematen dugu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau