Eu

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Gure Artea Sariak banatu ditu Tabakaleran ospaturiko gala batean

2017.eko ekainak 15

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Gure Artea Sariak banatu ditu gaur, Donostiako Tabakalera zentroan ospatutako aurtengo Galan. María Luisa Fernández, Sra. Polaroiska ekimena osatzen duten Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek eta Azala proiektuak jaso dituzte aurtengo sariak. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hauen lana goraipatu du, baita “ikusizko arteek Euskadin duten sasoia” ere.

Ibilbide artistikoari dagokion modalitatean jaso du bere saria María Luisa Fernándezek. Sorkuntza lana aitortzeko modalitatean, Sra. Polaroiska izan da irabazlea eta, azkenik, Azala proiektua da aurtengo irabazlea ikusizko arteen arloan egindako lana aitortzen duen modalitatean.

Zupiria sailburuak lan honen zergatia azaldu du gaurko galan: “Batzuetan ez da erraza izaten egiten ari den lan guztia agerikoa bilakatzea, arte hori dena ikustaraztea. Hori da, hain zuzen ere, sari hauen helburuetako bat. Gure sortzaileen lana aintzat hartu nahi dugu, eta gizartearen aurrean aitortu nahi dugu atzean dagoen talentua eta esfortzua, agerikoagoa egiten lagunduz”.

Epaimahaikideek ere aurtengo irabazleak aukeratzearen zergatiak azaldu dituzte. Arantza Lauzirika epaimahaiburua, Ane Rodriguez, Enrique Martinez Goikoetxea, Mabi Revuelta eta Manu Muniategiandikoetxea izan dira aurtengo epaimahaikideak.

Sari hauen helburua sormenaren garapena bultzatzea da, arte-sorkuntzarako pizgarriak erraztuz eta aitortza eskainiz arte sorkuntzari. Halaber, euskal arte garaikidearen hedapena errazteko xedea dute, arte plastiko eta ikusizkoen arloan gizartearen aitortza bideratuz. Guztira 54.000 euro bideratu dira ekimen honek saritzen dituen hiru modalitateetara: ibilbide artistikoa saritzen duena, sorkuntza-lana aitortzeko asmoa duena eta arte plastiko zein ikusizkoen eragileen sustapenaren ingurukoa. Irabazle bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvargentina
    2017.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Departamento de Cultura y Política Lingüística entregó ayer los premios #GureArtea ➡ https://t.co/ypwAYhc7rU https://t.co/H

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Cultura y Política Lingüística entregó ayer los premios #GureArtea ➡ https://t.co/ypwAYhc7rU https://t.co/HpZerT5NmV

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak