Eu

Beatriz Artolazabal:“ekimen ekintzaileak, ´tantakako ureztapena´ guztion ekarpena duen herrialdearen garapenerako

2017.eko ekainak 15

 

  • Deustuko Unibertsitatean ekintzailetzari buruzko topaketako buru izan da

Vitoria-Gasteiz, 15/06/2017

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren ustez, “ekimen ekintzaileak, ´tantakako ureztapena´ guztion ekarpena duen herrialdearen garapenerako”. Sailburua, gaur arratsaldean, Jose María Guibert errektorearekin batera, Deustuko Unibertsitatean antolatu den Ekintzailetzari buruzko topaketako buru izan da.

Ekitaldian, Víctor Urzelay Deustuko Ekintzailetzako, Etengabeko Prestakuntzako eta Prestakuntza Dualeko errektoreordeak, Alberto García Erauzkin Euskalteleko presidenteak, Oier Peñagaricano Alerion Technologies-eko presidenteak eta sortzaileak eta Amaia Arteaga Enpleguko eta Inklusioko zuzendariak parte hartu dute. Horiek guztiak, Deustuko Comercial eraikineko Faculty Cluben elkartu dira, Unibertsitateko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualean lankidetzan diharduten enpresa eta erakundeetako ordezkariekin batera.

Artolazabalek esan du Euskadik esperientzia handia duela ekintzailetzaren inguruan: “urte asko daramatzagu hura garatzen, eta erronka asko daude betetzeko oraindik, baina, halaber, indargune ugari ditugu, gure esperientziari esker”.

“Ekimen berri bat martxan jartzeak eskatzen duen ekintzailetza eta balio, gaitasun eta trebetasunen transmisioa, oraindik bete gabe dagoen egitekoa barik, erronka amaiezinak dira, epe luzeko ahalegina, “tantakako ureztapena”, eta Euskadiko erakunde-, hezkuntza- eta enpresa-eragile guztion artean lankidetzan jarraitu behar dugu horretarako”, esan du sailburuak.

Esparru-programa

Hori horrela, Artolazabalek positiboki baloratu du “Eusko Jaurlaritza ekintzailetzaren alde egiten ari den apustua. Gobernua apustu argia egiten ari da, honako plan hauen bidez: Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programa 2017-2020, Ekintzailetzako Erakundeen arteko Plana 2020 edo Gazte Ekintzailetzako Plana, horiek guztiak, Europako Batzordearen 2020 Ekintzailetzari buruzko Ekintza Planarekin bat. Horiek guztiek ekintzaile direnentzako laguntza dute oinarri, ekintzailetza kalitateko enplegua eta jarduera ekonomiko berria sortzeko bide gisa baliatzen dutenentzako laguntza”.

Sailburuaren hitzetan, “gaur egungo egoera eta baldintzatzaile ekonomikoak kontuan hartuta, Artolazabalen ustez oraindik bide luzea dago egiteko eremu honetan, Euskadi Europako parametroetan kokatu ahal izateko. Euskadiko ekintzailetza-tasa globala ez da altua, baldin eta nazioarteko ingurune batzuekin erkatzen badugu, batez ere anglosaxoiekin”.

“Hala ere, korrelazio negatiboa dago ekintzailetza-mailen eta per capita errentaren artean. Garapen ekonomikoko eta ongizateko maila altuak dituzten gizarteek ekintzailetza-maila baxuagoak izaten dituzte”, esan du Artolazabalek. Euskadiren antzeko egoeran daude, zentzu horretan, Japonia, Alemania edo Frantzia.

Krisia

Sailburuak krisi ekonomikoak enpresa berrien sorreran izan duen eragin negatiboa nabarmendu du, 3.000 eta 3.500 bitartean azken urteotan, “krisiaren aurreko zifretatik urrun”. Hala ere, baikor agertu da azken hileotako lan-merkatuaren bilakaerarekin, bai enpresen kasuan, bai langileen kasuan. 

Beatriz Artolazabalek esan du Gazteen Euskal Behatokiaren “2017ko Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa”rekin bat etorriz, ekintzailetza, dirudienez, ez dela etorkizunerako lehentasunezko aukera, batez ere euskal gazteentzat. Adibide gisa aipatu du 20 eta 29 urte bitarteko gazteen % 6,2 norberaren kontura (autonomo edo enpresari) ari dela lanean; ehuneko hori EB28ko batez bestekoaren oso antzekoa da. “16 eta 29 urte bitarteko hamar euskal gaztetik zazpik sekula ez dute aukera horretan pentsatu”.

Zifra horren eta proiektu ekintzaileen biziraupen-tasa altuen –hiru urtera % 80tik gorakoa– artean alde handia dago; proiektu horiek dira, batetik, proiektu berriari ekiteko sistema publikoaren aholkularitza jasotzen duten pertsona autonomoek sortutakoak, eta, bestetik, oinarri teknologikoa-berritzailea edo bestelakoa duten enpresa berriak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • JM Guibert