Eu

Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia "2017ko AEDko Enpresa Sarien" banaketa ekitaldian izan dira

2017.eko ekainak 15

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburua eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburua, gaur arratsaldean, “2017ko AEDko Enpresa Sarien” banaketa-ekitaldian izan dira; sariak Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak antolatu ditu.

11. edizio honetan, elkarteak Begoña Betolaza “Toro y Betolaza, SA”ko zuzendari bazkidearen, Nerea Landa “Dermitek”eko zuzendari bazkidearen eta Lourdes Urbieta “Grupo Amantegui”ko garraio eta kalitateko zuzendariaren ibilbidea aintzatetsi du.

Ekitaldia Bilboko Carlton hotelean izan da eta, bertan, Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Presidentea ere izan da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenarantza
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@jerkoreka eta @arantxa_tapia "2017ko AEDko Enpresa Sarien" banaketa ekitaldian izan ziren atzo ➡ https://t.co/k8tCSlP0kv http…

Ekitaldiko kargudunak