Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Minbiziak gora egin du Euskadin eta haren hilkortasuna jaitsi da

2010.eko azaroak 18

Minbiziaren Euskadiko Erregistroak, gaixotasunaren kontra borrokatzeko oinarrizko tresnak, 25 urte egin ditu

Prostatako minbizia, gizonezkoen artean, eta bularreko minbizia, emakumezkoen artean, tumore gaizto arruntenak dira. Bi sexuak kontuan hartuta, kolon-ondesteko minbizia da ohikoena. Emakumezkoen artean, birikako minbiziak egin du gora, tabakoa dela eta.

Minbizi kasuak hazi egin dira azken 20 urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan: 1986an 6.843 kasu ziren ziren, eta 2006an, 11.149. Azken bost urteotan, 2002tik 2006ra bitartean, 11.229 kasu berri diagnostikatu dira batez beste. Prostatako minbizia, gizonezkoen artean, eta bularreko minbizia, emakumezkoen artean, tumore gaizto arruntenak dira. Bi sexuak kontuan hartuta, kolon-ondesteko minbizia da ohikoena.

Datu horiek ezagutarazi dituzte gaur José Asuak, Ezagutza eta Ebaluazioaren Kudeaketa zuzendariak, eta Isabel Izarzugazak, Osasun Informazio eta Erregistro Zerbitzuko kideak, Minbiziaren Euskadiko Erregistroaren 25. urteurrenean.

Minbiziaren hilkortasun tasa % 0,8 jaitsi da urtean, EAEn, azken bi hamarkadetan. Gizonezkoen artean, digestio aparatuko tumoreetan (urdaila eta esofagoa), Hodgkin gaixotasunean eta leuzemietan izan da jaitsierarik handiena. Aitzitik, melanomak hildako gehiago eragin du. Emakumezkoen artean ere jaitsi egin da urdaileko minbiziaren hilkortasuna, baita ondeste eta sigmoidea aldearen arteko lotura eta uzkikoarena eta umetoki atalekoarena ere. Hala ere, nabarmen hazi da birikako minbizia, tabakoa dela.

Minbiziarekin lotutako biziraupena, bestalde, asko igo da gizonezkoen artean prostatako minbizian, baita ondeste eta sigmoidea aldearen arteko loturakoan, ondestekoan eta uzkikoan ere. Emakumezkoen artean, bularreko minbizietan eta linfometan hazi da biziraupena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • El director de Gestión del Conocimiento y Evaluación, José Asúa, e Isabel Izarzugaza, del Servicio de Registros e Información Sanitaria