Berriak
Eu

URAren ekimenak Zadorra ibaian, Agurainen, maiatzaren 5, 6 eta 7an emandako kontrolatu gabeko isurketaren harira

2017.eko ekainak 14

Maiatzaren 5, 6 eta 7ko isurketa HUAren sarrerako ponpaketan gertatutako hutsegite bategatik eman zen. Instalazioaren titularrak ez zuen hutsegite hori atzeman gutxi gorabehera 2 egun igaro arte, eta ez zitzaion administrazio hidraulikoari jakinarazi isurketa baimenean ezarritako azkartasunarekin.

Ponpaketaren hutsegiteak kusadura karga altuan zuen tratatu gabeko isurketa sortu zuen, aurretik araztegira bideratzeko beharrezko urratsa igaro gabea. Gertakari horrek baimenaren hainbat baldintza urratu zituen: kutsadura mugak gainditzea, instalazioen kontrolerako elementu falta edota larrialdi egoeran nola jardun behar den azaltzen duen atalean ezarritakoa, beste batzuen artean.

Isurketaren erasana larriagotu egin zen udal-kolektorera bideratutako isurketen kontrol faltarengatik.

Aguraingo Udalari kolektorera doazen isurketen kontrolen harira egindako errekerimenduak

HUAk isurtzen duenak ezarritakoak ez betetzeko faktoreetako bat zera da, kolektorera isurtzen duten industriek ez dutela HUAren titularraren kontrolik. Ondorioz HUAk jasotzen duena araztu dezakeena baina kutsadura karga askoz altuagoa dauka.

Zentzu horretan, 5 errekerimendu bidali zaizkio Aguraingo Udalari kolektorera isurtzen dena kontrolatu dezan. Gainera, URAren kasuan, empresa bati zuzenean eskatu zaio isurketei buruzko udal-ordenantza betetzea (Aguraingo Udalaren eskumenen artean legoke, saneamendu sarearen titular gisa).

Aguraingo aglomerazioaren isurketaren jarraipen errepikaria

URAk Aguraingo aglomerazioaren isurketaren etengabeko jarraipena egiten du. Isurketa horrek baimen bat dauka isurketa horrek betebeharreko baldintzak ezartzen dituena honako puntu hauen inguruan: hainbat parámetroren kontzentrazio mugak, arazketa prozesuaren ezaugarriak, isurketak kontrolatzeko sistema, ibaira isurtzen denaren analitikak edo larrialdi egoeratan jokatzeko modua.

Jarraipen horren ondorioz, hamaika errekerimendu eta zehapen-espediente ireki dira aglomerazioan emandako baimen gabeko isurketengatik

  • 2006/04/27 Errekerimendua Agurain-Salvatierrako Udalari kolektorera egindako isurketen inbentarioa eta kontrol-plana aurkezteko eskatuz
  • 2014/08/07 Errekerimendua Agurain-Salvatierrako Udalari kolektorera egindako isurketen kontrolerako plana aurkezteko eskatuz
  • 2014/10/17 Errepikatu egiten da Agurain-Salvatierrako Udalari bidalitako errekerimendua kolektorera egindako isurketen kontrolerako plana aurkezteko eskatuz
  • 2014/11/14 Zehapen espedientea Agurain-Salvatierrako Udalari ezohiko isurketarengatik.
  • 2014/10/28 Errekerimendua Agurain-Salvatierrako Udalari enpresa batek kolektorera egindako ezohiko isurketarengatik
  • 2015/07/13 Errekerimendua Agurain-Salvatierrako Udalari kolektorera egindako isurketen kontrolerako plana premiaz aurkezteko eskatuz
  • 2017/02/28 Zehapen espedientea Agurain-Salvatierrako Udalari ezohiko isurketarengatik.
  • 2017/03/21 Errekerimendua enpresa bati kolektorera egindako isurketen inguruko udal-ordenantza bete dezan
  • 2017/05/03 Aguraingo empresa bati espedientea irekitzeko proposamena euri-uren sarera heldutako ezohiko isurketarengatik
  • 2017/05/12 Aguraingo Udalari espedientea irekitzeko proposamena ibilgura heldutako baimenik gabeko ezohiko isurketarengatik

Aguraingo HUAren ezohiko isurketak

URAk hiru zehapen-espediente izapidetu ditu ezohiko baimenik gabeko isurketengatik, kontuan izanda baimenak ezarritako parámetroak baino maila askoz altuagoko kutsatzaile kontzentrazioak; isurketok jasotzen zituen inguruneak erasan nabarmenak izan zituen.

Halaber URAk zehapen-espedientea ireki dio aglomerazioan kokatutako empresa bati, euri-uren sarearen bitartez zuzenean ibaira heldutako baimendu gabeko isurketarengatik.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko uztailak 04

    Parece mentira que tras más de 25 años de problemática aún no se haya solucionado esta situación. Máxime teniendo en cuenta que aguas abajo se localiza el embalse de Ullibarri, abastecimiento de agua para más de un millón de personas.

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)