Eu

María Jesús San Josék nekazaritzako elikagaien kooperatibistei laguntza eta konpromisoa erakutsi die “UDAPA” ETA “GARLAN” kooperatibetara eginiko bisitan.

2017.eko ekainak 14

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak bi enpresa horiek bisitatu ditu, aurrez aurre ezagutzeko kooperatiba horiek egiten duten lana.

María Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak, gaur, Arabako “UDAPA” eta GARLAN” kooperatibak bisitatu ditu. Instalazioetara eginiko bisitan, “oro har gizarte-ekonomiaren alde eta bereziki nekazaritzako elikagaien kooperatibisten alde egindako apustua” gogorarazi du, izan ere, kalitateko enpleguak sortzen dituzten ekonomiaren enpresa dinamizatzaile direla esan du. Hori dela eta, “enpresa horiekin elkarrekin lan egiteko eta sektore horren beharrei erantzuteko dugun konpromisoa erakutsi nahi dut”, esan du San Josék.

Bisita horiek Pablo Durana Euskadiko Nekazaritzako elikagaien Kooperatiben Federazioko presidentearekin eta Iñaki Nubla federazioko idazkari teknikoarekin batera egin ditu.   

Bisita horietan, sailburuak kalitateko produktu arabarrak egiteko enpresa horien lan ona nabarmendu du; zorionak eman dizkie egiten duten kudeaketagatik eta animatu ditu balioetan, besteak beste elkartasunean eta zintzotasunean, oinarritutako lanean jarraitzera. “Sailaren lankidetza eskaini nahi dizuet, gehien kezkatzen zaituzteten kontuei irtenbidea emateko; izan ere, gure ustez, zuon lana funtsezkoa da euskal ekonomiarako, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu Arabako lurretan hazten dituzuen elikagaiak sortzeko egiten duzuen ahaleginagatik”.

UDAPAren egoitzan –ekoizle nekazariek, enpresa-kudeatzaileek eta langileek osatzen dute; baterako proiektua partekatzen dute–, Alfonso Sáenz de Cámara alboko zuzendariak eta Roberto Ruiz de Infante alboko kudeatzaileak egin zioten harrera.

UDAPA 1993an sortu zen, patatak freskoan ekoizteko, maneiatzeko eta merkaturatzeko prozesuak hobetu eta profesionalizatzeko eta berrikuntzak ekartzeko. Proiektuan ekoizleak daudenez, kalitateko, espezializazioko eta dibertsifikazioko asmo handiko estandarrak lortzen dira, kontsumitzaileari patata zaporetsuak, uniformeak eta mantenugaietan aberatsak izango dituela bermatzeko. 250 hektarea daude patata hazteko. Fakturazioa 27 eta 28 milioi bitartekoa da.

 

GARLANera eginiko bisitan, José Luis Fresno kudeatzaileak eta Andrés García zuzendari teknikoak egin diote harrera sailburuari. Bertan, sailburuak egiaztatu du GARLAN SOCIEDAD COOPERATIVAk egiten duen ahalegin handia. Enpresa 1986an sortu zen, bigarren mailako kooperatibaren formula juridikoarekin, lehen mailako nekazaritzako lau kooperatibak batzearen ondorioz; gaur egun, lehen mailako zortzi sozietate kooperatibo dira, gehi nekazaritzako esplotazioen hirurogeita bi titular; beraz, oinarri sozialean 600 nekazari baino gehiago daude.

Sozietatearen helburua, sortu zenetik, nekazaritzako produktuak eta hornikuntzak merkaturatzeko egiturak hobetzea izan da eta da, gero eta globalizatuagoak eta lehiakorragoak diren merkatuetan sartu ahal izateko.

Bost milioi euroko fakturazioa izatetik gaur egun berrogeita hemeretzi milioi euroko fakturazioa izatera igaro da, eta aldiko inbertsioa hamabost milioi eurotik gorakoa izan da, alegia, merkatuko kuota % 70 ingurukoa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak