Eu

Euskadik bere pintxoak Alemanian eta Italian sustatzen ditu

2017.eko ekainak 15

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Turespañaren lankidetzarekin, gastronomia eta turismoa sustatzeko ekintza bateratua antolatu du Milango erdigunean eta Municheko aireportuan, eta stand bat dauka “Taste of London”-en.

Gaur “Pintxoaren Munduko Eguna” ospatzen da euskal turismoarentzako bi merkatu garrantzitsutan, Alemanian eta Italian, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila, Basquetour-en bidez, eta Turespañaren arteko lankidetzari esker.

Bi erakundeek turismo sustapenerako jardunaldiak antolatu dituzte gastronomia edo zehatzago esanda, pintxoaren protagonismoarekin; Milanen, Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muelarekin eta Munichen, Turismo eta Ostalaritza zuzendari Maider Etxebarriarekin.

Bestalde, atzo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok Euskadiren stand-a inauguratu zuen, “Taste of London”-en, sukaldari eta jatetxerik onenak biltzen dituen sukaldaritzan zuzenean oinarritutako ekitaldian. “Taste of London” datorren larunbatera arte luzatuko da showcooking ezberdinekin, lau egunetan tabernaz arduratzen den Ibérica enpresaren eta Miniature markaren eskutik.

Milanen, hitzordua “Eatitaly”-n da, hiri erdigunean modan dagoen tokian, gourmet merkatu handi bat bezalakoa, produktuak erosteaz gain jan daitekeen tokia. Egitarauak Gamarrako Ostalaritza Eskolaren partaidetza du eta 18:30etan hasiko da bi pintxoren showcooking-arekin: idi-buztanaren krepineta txirbil iberikoekin eta txipiriozko kroketak.

Ondoren, kazetari eta influencer-ekin topaketa bat ospatuko da Arabako Errioxa eta txakolinarekin eta bukatzeko, ikasgai magistrala emango da azokaren showroom-ean. Klasean euskal sukaldaritzaren hiru plater prestatuko dira: pistoa, makailo pil-pilean eta pantxineta.

Gainera, hilaren 18ra arte, turismo-informazio puntu bat jarriko da.

Bestalde, Munichen, “Pintxoaren Munduko Egun” aireportuan ospatuko da, Euskadi eta Turespañaren bazkidetza esklusiboarekin eta “Taste & Style” 4 egunetako ekitaldiaren barnean. Eusko Jaurlaritzak turismo-informazio puntu bat izango du zabalik eguerdiko 12etatik gaueko 9ak arte, dastaketa-gune bat eta showcooking gune batekin.

Erakustaldian Galdakaoko Ostalaritza Eskolak parte hartuko du eta bi plater prestatuko ditu: lumagorri artzai-gazta eta sagarrakin, eta itsas kabra eta otarrainxka kaneloia. Honez gain, egun guztian zehar gilda, Idiazabal gazta eta sagardo dastaketak egongo dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak