Eu

Etxebizitza Sailak Peña Ganchegui saria sortu du, Euskal arkitektura gaztea aintzatesteko

2017.eko ekainak 15
  • 6.000 €-ko ordainsaria, eskudirutan; 10 urtetik beherako esperientzia duten arkitektoei zuzenduta dago, baldin eta Euskadin titulazioa lortu badute edo beren jarduera Euskadin betetzen badute 

 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Peña Ganchegui Artxiboarekin lankidetzan, PEÑA GANCHEGUI SARIA sortu du, Euskal Arkitektura Gazteari eskainia, ibilbide arkitektoniko gaztea eskertzeko eta, aldi berean, etorkizunean gorantz egingo duen karrera sustatzeko. 10 urtetik beherako esperientzia duten arkitekturako profesionalei dago zuzenduta, baldin eta Euskadin titulazioa lortu badute edo beren jarduera Euskadin betetzen badute .

Saria bi urterik behin emango da, eta 6.000 €-ko ordainsaria izango du, eskudirutan. Sari horren bidez, ezagutzera eman nahi dira, lanbide-praktika eredugarria izateaz gainera, kultura arkitektonikoa sustatzen, garatzen eta finkatzen laguntzen duten ekarpenak.

Sariak Luis Peña Ganchegui (Oñati 1926 - Donostia 2009) arkitektoaren izena du, euskal arkitekturaren erreferente gorena izan baitzen XX. mendeko bigarren erdialdean. Luis Peña Ganchegui Donostiako Arkitektura Eskolako sortzailea izan zen, eta zenbait obra enblematikoren egilea, besteak beste: Vista Alegre Dorrea (Zarautz 1959), Trinitate plaza (Donostia, 1963), San Frantzisko Eliza (Vitoria-Gasteiz, 1968) edo Tenis plaza (Donostia, 1976), Eduardo Chilllidaren Haizearen Orraziaren atarikoa.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak esan du nahiz eta Euskadin kalitate handiko ekoizpen arkitektonikoa egon, “etengabe berritzeko eta hobetzeko bermea behar dugula eta gazteenak animatu behar ditugula, kontuan hartuta egoera bereziki zailei egin behar dizkietela aurre, are gehiago eraikuntzaren sektorean izan den urte anitzeko krisi luzearen ondoren”.

Hautagaitza indibidualak edo kolektiboak aurkeztu ahalko dira; interesdunek merezimenduak aurkeztu beharko dituzte, eta horien artean obrak, proiektuak eta ikerketa-lanak jaso ahalko dira, baldin eta arkitekturaren alorrari ekarpena egiten badiote, eremuak eta eskalak edozein direla ere, alegia, objektuen diseinua izan zein lurraldeko esku-hartzeak izan.

Lehenengo edizio honen epaimahaia 5 arkitektok osatuko dute: Lluis Clotet katalanak (Bartzelona, 1941), Studio Per-eko sortzaileak eta Clotet Paricio estudioko kideak; Ángela García de Paredes madrildarrak (Madril, 1958), Paredes Pedrosa Arquitectos estudioko sortzaile bazkideak; eta Carlos Quintáns galegoak (Senande-Muxía, 1962), Tectónica eta Archives aldizkarien zuzendariak, Peña Ganchegui Artxiboko Rocío Peña presidentearekin eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitekturako Pablo García Astrain zuzendariarekin batera.

Interesdunek uztailaren 25era arte dute izen-emateak formalizatzeko; hautagaitza 2017ko irailaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dute. Epaiaren berri urriaren 2an emango da, Arkitekturaren Mundu Egunean. Gero, lan finalisten erakusketa egingo da.

Peña Ganchegui Sariari buruzko argibide guztiak web-orrialdean daude: premio.ganchegui.com

 

 

19 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aintzanedeluna
    2017.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Vivienda crea el #Premio Peña Ganchegui de reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/4i0N7TTomv https://t.co

  • @gorkitaaa
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @danielsenderos: Se ha creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca https://t.co/FLuWC6oysV

  • @jorgu48
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @danielsenderos: Se ha creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca https://t.co/FLuWC6oysV

  • @ElviraSivelo
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @danielsenderos: Se ha creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca https://t.co/FLuWC6oysV

  • @lyuva26
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @danielsenderos: Se ha creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca https://t.co/FLuWC6oysV

  • @danielsenderos
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    Se ha creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca https://t.co/FLuWC6oysV

  • @AcadElizalde
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/QhDpuk2HuR
    Euskadi crea un premio para reconocer el talento de los jóvenes arquitectos.

  • @MaiteCruzado
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: #Vivienda. Hemos creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/biQuOG7oID h…

  • @GurpeguiA
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: #Vivienda. Hemos creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/biQuOG7oID h…

  • @GloriaVzquez9
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: #Vivienda. Hemos creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/biQuOG7oID h…

  • @vonheel
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: #Vivienda. Hemos creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/biQuOG7oID h…

  • @elemoza
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: #Vivienda. Hemos creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/biQuOG7oID h…

  • @coavnss
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: #Vivienda. Hemos creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/biQuOG7oID h…

  • @KiramDecoracion
    2017.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Vivienda crea el #Premio Peña Ganchegui de reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/4i0N7TTomv https://t.co

  • @gasco63
    2017.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: #Vivienda. Hemos creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/biQuOG7oID h…

  • @ParrillaAmador
    2017.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Vivienda crea el #Premio Peña Ganchegui de reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/4i0N7TTomv https://t.co

  • @jonathanchanca
    2017.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: #Vivienda. Hemos creado el Premio Peña Ganchegui en reconocimiento a la joven arquitectura vasca ➡ https://t.co/biQuOG7oID h…

  • @AVSEuskadi
    2017.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Vivienda crea el Premio Peña Ganchegui de reconocimiento a la joven arquitectura vasca https://t.co/0eztQeHL0o

  • @AVSEuskadi
    2017.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Vivienda crea el Premio Peña Ganchegui de reconocimiento a la joven arquitectura vasca https://t.co/9tq1srbsOE

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Rocío Peña, Peña Ganchegui Artxibategiaren zuzendaria