Eu

Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria Kaleka-Lekeitio jaialdiaren aurkezpenean izan da

2017.eko ekainak 14

Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria Kaleka-Lekeitioren aurkezpenean izan da gaur. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdi hau uztailaren 5etik 9ra arte ospatuko da. Aurtengoa 28-edizioa izango da eta bost egunez kaleak sormen lanez, performance ikuskizunez, esku-hartzez eta tailerrez beteko dira. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru-laguntza izenduna bideratzen du jaialdia sustatzeko. 

Aurreko edizioan hasitako hausnarketa etaparen ondoren, 2017an KALEKAk sekzio berri bi proposatzen ditu ofizialaz gain, testuinguru politikoari, sozialari eta kulturalari sendotasun eraginkorra emateko asmoz: KALEKAz Blai eta KALEKA Scratch. Bi interfaze eraginkor horiekin, ekimen ezberdinak sortuko dira, honela Lea-Artibaiko eskualdeko ekitaldi kultural garrantzitsuenetako honen oinarrizko helburuak lortzeko asmoz.

KALEKA sekzio ofizialak profesionalek eginiko formatu desberdinetako lanak batzen ditu eta baita, adituek eta herritarrek parte hartzeko tailerrak ere.

KALEKA Scratch sekzio berriak, prozesuan dauden lanak bilduko ditu, kultur eragile, publiko, artista eta hartzaileen esparruen arteko sormen harreman trukateta guneak bultzatzeko helburuarekin.

KALEKAz Blaik, aurreko bi sekzioetan aurkeztutako lanetatik sortua, herriko biztanleriarekin lotura daukaten eta urtean zehar izango diren formatu ezberdinetako lanen aurkezpenak batuko ditu.

Aste honetan KALEKAz Blai, martxan hasi da. Lekeitioko ikastetxeetako 120 ikasle baino gehiagok “Mr. Pichichi” ikuskizunean oinarritutako tailerretan parte hartuko dute. Phil Otajoleren ikuskizun honek, Euskadiko kale antzezlan onenaren saria irabazi zuen 2016ko Umore Azokan.

Egitaraua atxikiturik doazen artxiboetan kontsulta daiteke. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak