Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Gizarte inklusiboa bultzatu nahi dugu, aukera eta baldintza berberekin pertsona guztientzat"

2017.eko ekainak 15

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gasteizen ospatu den Gau Inklusiboan hartu dute parte

Iñigo Urkullu Lehendakariak “gizarte inklusiboa bultzatu nahi dugu, aukera eta baldintza berberekin pertsona guztientzat. Aniztasunarekin zabala eta adeitsua den gizartea” adierazi du. Hitz hauek Gasteizko Artium Museoan ospatu den Gau Inklusiboan esan ditu. Ekitaldia Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioak antolatu du GaituzSport deritzon proiektuaren barruan, eta Zuzenak-en laguntza izan du. Bertan Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua egon da ere.

Lehendakariak “kirola egitearen, parte-hartzearen eta inklusioaren baloreak sustatzen jarraituko dugu. Hau da Euskadiren auzolanaren muina eta pena merezi du honen alde lan egitea elkarrekin” gehitu du. Gaurko ekitaldian GaituzSport sariak ere banatu dira. Sari hauek gizarte inklusiboago, berdintsuago eta justuago baten alde lan egiten duten pertsona eta entitateen proiektuak goraipatzen dute. Aurten, Euskadiko Ping-Pongeko Federazioa, Basqueteam Fundazioa, Mutualia, Mendi Solidarioen Elkartea, Dantza Kukai eta Julio Roca, Zuzenak-eko presidentea izan dira sarituak. Azken honek bere ibilbideagatik jaso du sari berezia.

Ekitaldi honetan Urkulluk zera azpimarratu du, “GaituzSport sozialki proiektu berritzailea” dela. Izan ere, proiektu honek “kirolaren baloreak, pertsonen konpromisoa, eta batez ere zuen lana onartzen ditu. Gizarte osoaren aurrean eredugarriak zarete”.

Ekitaldi honetan, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko lehendakaria, Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea egon dira ere. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko ekainak 16

    Ezin da bideoa ikusi

Ekitaldiko kargudunak