Eu

Josu Erkorekak kargu publikoak betetzen dituzten eta judizialki ikertzen ari diren pertsonen “errugabetasun presuntzioa” errespetatzeko eskatu du

2017.eko ekainak 14
  • Etika Publikoko Batzordearen 2016ko Memoriak argitara eman du egun arte itxi diren instrukzio judizial guztiak, non Gobernuko zazpi kargudun zeuden ikerketapean,  artxibatu egin dituztela auzitegiek beraiek.
  • Salaketa bat ere ez da ahozko epaiketaren fasera heldu; beraz, batzordearen gomendioa da “goizegi ez hastea prebentzio-neurriak hartzen” kargu publikoekin, izan ere, “kalte konponezinak ekar diezazkioke kaltetuaren irudiari”.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, gaur, etika publikoari buruzko bosgarren lan-jardunaldia inauguratu du; IVAPek antolatu du jardunaldia, “Kode Etikoa eta Ereduzkoa”ri atxikitako Eusko Jaurlaritzako kargu publikoei prestakuntza emateko.

Jardunaldi horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, IVAPek, antolatu ditu, dokumentu horretan jaso diren balio, printzipio eta jokabideak zabaldu eta ezartzeko, eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin dezake etika publikoaren arloan administrazioa hobetuko duten zabalkunde- eta prestakuntza-programak sustatzeko duen konpromisoan.

Gaurko jardunaldian, Concepción Campos Acuña Zuzenbideko doktoreak eta Vigoko Udaleko Tokiko Gobernuko idazkariak parte hartu du. “Ética pública ante los retos del Gobierno Abierto” hitzaldia eman du eta, bertan, etika publikoak, gardentasunaren, lankidetzaren eta kontu-ematearen bidez, gobernu irekiaren ardatzekin lotuta erantzun beharreko erronka nagusien gainean mintzatu da. Horretarako, postulatu etikoak aztertu dira, berrikuspen gisa, teknologia berriek eragin dituzten aldaketak eta kudeaketa publikoan eta integritate instituzionaleko eta gobernu oneko politiketan administrazio elektronikoaren ezarpena oinarri hartuta.

Prestakuntza-jardunaldien ziklo hori 2014an hasi zen; bertan, Javier Goma Lanzónek parte hartu zuen. Gero, beste hitzaldi batzuk izan ziren eta, horietan, beste parte-hartzaile batzuk: Carles Ramió Matas, Victoria Camps Cervera eta Francisco Longo Martinez.

2016KO MEMORIA

Gaurko jardunaldian, gainera, “Gobernuaren Etika Publikoko Batzordearen 2016ko Memoria” aurkeztu da. Josu Erkorekak judizialki ikertzen ari diren pertsonek errugabetasun-presuntziorako duten eskubidea errespetatu egin behar dela esan du. Gainera, datu bat eman du: gaur arte, itxi diren instrukzio judizial guztiak, non Gobernuko zazpi kargudun zeuden ikerketapean,  artxibatu egin dituzte auzitegiek beraiek,eta bat ere ez da heldu ahozko epaiketa irekitzeko fasera.

Hori dela eta, Etika Publikoko Batzordeak esan du “eredugarritasun-printzipioak betetzeak ez duela eragozten kargu publikoak betetzen dituzten pertsonek beren zereginak betetzen jarraitzea, hala badagokio, ahozko epaiketa irekitzea erabaki arte”. Bestela, “goizegi has daiteke prebentzio-neurriak hartzen, batez ere konfrontazio politiko-partidistaren ondorioz edo borroka sindikalaren esparruan hasitako prozesu judizialetan”, eta horrek “kalte konponezinak ekar diezazkioke kaltetuaren irudi publikoari”.

Iaz, Etika Publikoko Batzordeak, guztira, 8 gai aztertu zituen. Iaz erregistratu da jarduerarik gutxien Batzordea eratu zenetik, eta hori, ziurrenik, pasa den irailaren 25eko hauteskundeen ondorio izan da. Kasu gehienetan ebatzi zen ez zutela hausten “Kode Etikoa eta Ereduzkoa”:

2016KO EBAZPENAK

Ez dute hausten

6

Gomendiorik gabe (*)

1

Ez dute behar beste betetzen

1

GUZTIRA

8

 

(*) Akusazioak orokorrak eta zehaztugabeak izan zirenez eta salaketa anonimoa, ezin izan zen gomendio zehatzik eman

BALANTZE POSITIBOA

2016ko memorian, Euskal Administrazio Publikoan zuzendaritza-erantzukizuneko karguak dituzten 364 pertsonak sinatutako “Kode Etikoa eta Ereduzkoa”ren ezarpenaren oso balantze positiboa egin da. Batzordeko kideek egiaztatzen dute aurten egindako aldaketak sartzeak sendotu egiten duela Eusko Jaurlaritzak gobernamendu onaren balioekin eta beren erakundeetan euskal herritarren konfiantza berreskuratzearekin duten konpromisoa. Gainera, Kode horrek doktrina-oinarria eratu du eta, horrek, aukera ematen du arduradun politikoen jarduera orientatzeko, beharrezko irizpide batzuei jarraikiz.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @IVAP_eus: Tenéis la 5a jornada sobre #éticapública q hemos celebrado hoy en https://t.co/Y0HJ6dS6Yk @jerkoreka @mccamposacunha https://

  • @jerkoreka
    2017.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @IVAP_eus: Tenéis la 5a jornada sobre #éticapública q hemos celebrado hoy en https://t.co/Y0HJ6dS6Yk @jerkoreka @mccamposacunha https://

Ekitaldiko kargudunak