Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren iritziz Estrasburgok Espainia kondenatu izanak “justizia egiten dio” Atutxaren, Knörren eta Bilbaoren gaitasungabetzeari

2017.eko ekainak 13

Eusko Jaurlaritzaren iritziz Estrasburgoko Auzitegiak Espainia kondenatu izana Juan María Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao gaitasungabetzeagatik “oso berri ona” da “justizia egiten dielako" bidegabe kondenatu zituzten hiru pertsonari. Hala adierazi du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Gobernu Kontseiluaren ondorengo premiazko balorazio batean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jarrera ezagutu bezain laster, zeinaren iritziz hiru demandatzaileek ez baitzuten bidezko epaia izan Auzitegi Gorenak epaitu zituenean 2003an ilegaltzat jo ez izanagatik Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa.

Atutxak, Knörrek eta Bilbaok Legebiltzarrean mantendu izan duten irudi instituzional “duina” nabarmendu nahi izan du euskal Exekutiboak. “Haien portaera eredugarria izan da prozesu judizial luze honetan zehar”, ziurtatu du bozeramaileak. Era berean, bere poza adierazi du “azkenean aitortu" egin delako haiek guztiek hartutako erabakia “ariketa demokratiko eta legezko bat izan zela, euskal gizartearen aginduari erantzuten ziona".

Eusko Jaurlaritzak bere bozeramailearen bitartez adierazitakoaren arabera, 14 urteko gaitasungabetzearen ondoren, Legebiltzarreko lehendakari ohiak eta euskal Ganberako Mahaikide izan zirenek errekonozimendu publiko bat merezi dute, “parekagarria eta proportzionala, euskal instituzio guztien eta gizarte osoaren aldetik”.

PRESOEN GUTUNAK

Bestalde, hedabideek galdetuta, Erkorekak ziurtatu duenez Lehendakariak ere jaso ditu ETAko presoen gutunak eta “aste honetan bertan” igorriko dizkien erantzunak azkentzen ari da. Berriro ere, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak euskal Exekutiboaren kontrako jarrera azpimarratu du presoak urruntzeari dagokionez, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin bat etorriko den esparru juridikoaren interpretazio bat erreklamatzen du, presoek beren familiengandik gertu egoteko duten eskubidea errespetatuko duena. 

Bestalde, jakinarazi duenez, Segurtasun Batzordea bihar bilduko da Gasteizen, eta Europako agertokian Ertzaintzak duen presentzia aztertuko dute bertan, beste gai batzuen artean.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JosuneR
    2017.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La condena de Estrasburgo a España por la inhabilitación de Atutxa, Knörr y Bilbao “hace justicia” ➡ https://t.co/Pj3jObpSQp ht…

  • @eajpnvargentina
    2017.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La condena de Estrasburgo a España por la inhabilitación de Atutxa, Knörr y Bilbao “hace justicia” ➡ https://t.co/Pj3jObpSQp ht…

  • 2017.eko ekainak 13

    Thank you Europe!. Pleas keep on helping us!. We the Basque people.

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)