Berriak Lana eta Justizia
Eu

Gobernu Kontseiluak erabaki du zuzeneko diru laguntza ematea EAEko abokatuen elkargoei; diru laguntza 40.000 €-koa izango da, 2017an doako laguntza juridikoa emateko (Gobernu Bilera 2017-06-13)

2017.eko ekainak 13

Gobernu Kontseiluak onetsi du hiru lurralde historikoetako abokatuen elkargoei zuzeneko diru-laguntza ematea, 40.000 eurokoa, doako laguntza juridikoaren zerbitzua eman dezaten. 

 Diru-laguntza horren helburua da zerbitzu horiek ematen parte hartzen duten zuzenbideko profesionalen prestakuntza- eta espezializazio-kostuak ordaintzen laguntzea eta Justizia Administrazioaren zerbitzu osagarrien kalitatea hobetuko duten jarduerak betetzea, zerbitzu eraginkor gisa finkatzeko. 

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren helburuetako bat da, legegintzaldi honetarako, herritar guztiek justiziara jo ahal izatea eta baliabiderik ez izatea horretarako oztopo izan ez dadila. Hori dela eta, María Jesús San José sailburuak berriro ere esan du, Doako Laguntza Juridikoa arautzen duen dekretu honen bitartez, “zerbitzu honen kudeaketa arinagoa eta eraginkorragoa izatea lortu nahi dela, herritar guztientzako kalitatezko justizia lortu nahi dela”. 

Aurtengo aurrekontuetan, Justizia Zuzendaritzako baliabideen % 42,7 bideratu da Doako Justiziaren zerbitzu publikoa finantzatzera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko