Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak 300.000 euro bideratu ditu bizi kalitatea hobetzea helburu duten eta gaixoek eta beren familiek osatzen dituzten elkarteentzako laguntzetara (Gobernu Bilera 2017-06-13)

2017.eko ekainak 13

Gobernu Kontseiluak onetsi egin du patologia komuna duten kolektiboek eta beren familiartekoek osatzen dituzten eta jarduerak Euskadin betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteei, egiten duten lanagatik, laguntzak emateko deialdia.

Osasun Sailak bereziki baloratzen du elkarte horiek mina jasaten dutenen eta beren familiartekoen osasun fisikoari, psikologikoari eta sozialari egiten dioten ekarpena, eta funtsezkotzat jotzen du betetzen duten zeregina, izan ere, topaketarako, komunikaziorako eta laguntzarako gune dira.

Gainera, gaixotasuna eta tratamenduak ezagutzen, gizarteko gainerako kolektiboek gaixotasuna prebenitzeko informazioa izan dezaten eta, horrela, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute. 

Horrela, laguntzak 2017 ekitaldian egindako jardueretara bideratuko dira. Jarduera horiek honako helburu hauek izango dituzte: 

  • Gaixotasunen bat duten pertsonen kolektiboei eta beren familiartekoei laguntzea trebetasun eta baliabideen garapenean, beren autozaintzako gaitasuna eta autonomia areagotzeko. 
  • Gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonek dituzten gizarte- eta osasun-beharrei laguntza ematea eta horiek bideratzea. 
  • Gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonetan eta beren familiartekoetan gaixotasunari buruzko, gaixotasunaren arrisku-faktoreei buruzko eta osasun-jokabide egokienei buruzko ezagutza eta informazioa areagotzea.
  • Gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen osasun-arloko desberdintasunak murriztea. 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko