Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Ocho galardonados en la primera gala conjunta de los Premios de Comercio y Turismo de Euskadi

2010.eko azaroak 17

 Zortzi saridun Euskadiko Merkataritza eta Turismo Sarien baterako lehen galan

Merkataritzako sariak Norhogar Textil, Park Avenue Fashion Outlet eta Illargi Delicatessen enpresentzat eta Ania ahizpentzat (Rosana eta Eva) izan dira.

 Flyscharen ibilbideak Turismoko Euskadi Saria irabazi du, eta aipamen bereziak Saski Baskoniarentzat, Gonzalo Antónentzat (Zaldiaran) eta José Juan Castillorentzat (Casa Nicolasa) izan dira, hurrenez hurren.

 Euskadiko Merkataritza eta Turismo Sariak gaur banatuko dira Gasteizen, Europa jauregian, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Patxi López lehendakaria buruan izango duen galan. Lehen aldiz ospatuko da ekitaldia, elkarren artean lotura handia izanik euskal ekonomiarentzat oso garrantzitsuak diren bi sektoreetako ordezkariak biltzeko, eta 500 pertsona baino gehiago bertaratuko direla aurreikusi da.

 Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak ere parte hartuko du galan, eta nahi duenak zuzenean ikus dezake www.tveuskadi.net telebista-katearen bitartez. 

 Merkataritza-sektorean, saridunak honako hauek izan dira:

 Norhogar Textil (Enpresa Lankidetzaren saria)

Park Avenue Fashion Outlet (Merkataritza Berrikuntzaren saria)

Rosana Ania Blesa eta Eva Ania Blesa, La Tahona Artesanal gourmet dendako ahizpak (Ibilbide Profesionalaren saria)

Illargi Delicatessen-Illargi Coupage (Hiriko Merkataritza Inguruneen Dinamizazioaren saria)

Norhogar Textil enpresak 2004. urtetik, oraindik Tapicerías Castaño zenetik, izan duen bilakaerarengatik jaso du saria. Arabako talde horrek interes ekonomiko eta komertziala duen elkartea osatu du, elkartutako zenbait saltokiren erosketak zentralizatzeko helburuarekin. Proiektu horren bitartez, enpresen arteko lankidetza lortu nahi zuen, produktu-katalogo pertsonalizatu, esklusibo, propio eta merkeago bat sortzeko. Carlos Castaño gerenteak jasoko du Enpresa Lankidetzaren saria.

Park Avenue Fashion Outlet enpresak bere kudeaketa-sistema berritzaileari esker lortu du saria; krisia tartean egonik ere emaitzak nabarmen hobetzea ahalbidetu du. Gainera, Barakaldon kokatutako negozio hori Europako 25 outlet onenen artean kokatu da bere bizitzaren lehen hilabeteetan. Parkeko zuzendari José Pedro Dancausa jaunak Merkataritza Berrikuntzaren Saria jasoko du.

Eva Ania Blesa eta Rosana Ania Blesa ahizpek, negozioa ireki zutenetik, hainbat ekimen jarri dituzte abian, eremuko merkatariak ere motibatu dituztenak bertatik pasatzen direnen artean ikusmina sortzeko, bezero berriak erakartzeko, opari-saski bat zozkatuz ohiko bezeroak leial bihurtzeko eta salmenta sustatzeko. La Tahona Artesanal gourmet dendaren buruan dauden bi ahizpa horiek 'Gourmet saski bat opari' ekimena jarri zuten abian, eta 2009an Deustuko Erakusleihoen 2. Sari Handia irabazi zuten.

Illargi Delicatessen-ek, bere jabeek eraldatutako ostalaritza-negozio zaharrak, ekitaldi bat antolatu du 2010ean, gastronomia, artea, kultura, musika eta merkataritza-sektorea 'Illargi Coupage' izeneko hiri-eremu irekian elkartzeko. Tolosako zerbitzuen sektore osoak hartu zuen parte ekitaldian: merkatari-elkarteek, jatetxeek, arte-galeriek, sortzaileek.... guztiek ere modu desinteresatuan. Eduardo Mansok eta Mireia Carcellerrek, enpresako jabeek, Hiriko Merkataritza Inguruneen Dinamizazioaren saria jasoko dute.

Turismo-arloko sariduna honako hau da:

 Flyscharen ibilbidea (Turismoko Euskadi Saria)

 Aipamen bereiziak, berriz, honako hauentzat dira:

 Saski Baskonia-Josean Querejeta (Aipamen Berezia)

Gonzalo Antón-Restaurante Zaldiaran (Aipamen Berezia)

José Juan Castillo-Casa Nicolasa (Aipamen Berezia)

Flyscharen Ibilbidea Geoparkeen Sarean sartu da aurten, eta esan beharra dago Espainiako beste bost enklabe bakarrik direla kategoria horren jabe. Mutrikuko, Debako eta Zumaiako udalerrietan barrena doa flyscharen ibilbidea, eta udalerri horiek abian jarri duten ekimenari esker, nahi duenak ontziz eta oinez egin ditzake forma geologiko harrigarriak biltzen dituen paraje horretako 12 kilometroak. Nautilus eta Algorri interpretazio-zentroak ere bisita ditzakete bertaratzen direnek. Mutrikuko (Josebe Astigarraga) Debako (Jesús María Agirrezabala) eta Zumaiako (Iñaki Agirrezabalaga) alkateek jasoko dute Turismoko Euskadi Saria.

Saski Baskonia, Caja Laboral izenarekin lehiatzen dena, Europako eta Espainiako ACB Ligako saskibaloi-klub garrantzitsuenetako bat da. 1959an fundatu zen, eta harrezkero hainbat arrakasta lortu ditu, urrats asko eginez horretarako. Ibilbide zoragarria egin du klubak orain artean, eta horrek ahalbidetu du Gasteizera kirol-ekitaldi handiak ekartzea, eta, ondorioz, hiriaren, probintziaren eta Euskadiren irudia kanpora ateratzea. Kirol Hiria da klubaren apustu nagusia, proiektu bakarra Europan, maila goreneko instalazioak (kirol-, mediku- eta aisia-arlokoak) biltzen dituena. Klubeko lehendakari Josean Querejetak jasoko du saria.

Gonzalo Antón jaunak, Restaurante Zaldiaran jatetxean egindako lanari esker, Gasteizek duen Michelin izar bakarra lortu du. Goi Sukaldaritzako ekitaldiak sortu eta bultzatu ditu hirian 14 urtez, eta orain gutxi ekimen hori berreskuratu du gainera. Estatuko eta nazioarteko sukaldaritzaren elitea igaro da ekitaldi horietatik. Zaldiaran jatetxeak hainbat errekonozimendu publiko jaso ditu, Sukaldaritza Sari Nazionala, Gozogintzako Espainiako Txapelduna edo Sukaldaritzako Ibilbide Hobea, besteak beste. Euskadiko gastronomiaren ordezkari nagusietako bat da.

José Juan Castillo jaunak beste aipamen berezi bat jaso du, ibilbide oso bat saritzen duena. Izan ere, bizitza osoa eman du euskaldunon sukaldaritza-dohainak erakusten, Casa Nicolasa jatetxean. Hilabetea ez da pasa oraindik bezeroei adio esan zienetik, sukaldean bikain arituz bizitza osoa euskal sukaldaritzaren ospea bultzatzen eman ondoren. Gipuzkoako sukaldaritzaren gune nagusietako bat gidatu du denbora askoan, ezin konta ahal turistak bisitatu dutena haren ospe handiak erakarrita.

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 17a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan