Eu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak eta Hezkuntza Sailak koordinatuko dituzte elkarrekin nekazaritzako, elikadurako eta ur eta arrantzako prestakuntza (Gobernu Bilera 2017-06-13)

2017.eko ekainak 13

Sektoreko eragileek parte hartuko dute jarraipen batzordeetan, Euskadiko lehen sektorearen ordezkaritza bermatzeko

Nekazaritza, elikadura eta ur eta arrantzaren alorretako prestakuntzaren Batzorde Mistoen eta Jarraipen Batzordeen osaera eta funtzionamendu erregimena arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak emandako dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak, azken Kontseilu bileran.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saileko ordezkariek eta Hezkuntza Saileko ordezkariek osatuko dute Batzorde Mistoa. Era berean, Jarraipen Batzordeetan Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila ez ezik sektoreko eragileak egongo dira, organo horietako ordezkaritza indartzeko eta Euskadiko nekazaritzaren, elikaduraren eta ur eta arrantzaren alorretako premiak identifikatu eta prestakuntza bultzatzeko. 

Batzorde Mistoak:  

Batzorde Mistoek honako funtzio hauek edukiko dituzte, bakoitzak bere prestakuntza eremuan:

  • Hasierako Prestakuntzaren gaineko ildo estrategikoak aztertzea eta proposatzea. 
  • Enplegurako Prestakuntzaren gaineko ildo estrategikoak aztertzea eta proposatzea. 
  • Lehen sektoreko eta landa eta itsasertzeko inguruneko emakumeen profesionalizazioa bultzatuko duen prestakuntza ildo espezifikoak aztertzea eta proposatzea.
  • Berrikuntza aplikatuko eremuan eta ekintzailetza aktibokoan jarraibideak definitzea, nekazaritzaren, elikaduraren eta ur eta arrantzaren sektorean eta elikagaien industrien sektorean.
  • Lehen sektoreko eta landa eta itsasertzeko inguruneko balio katean ekintzaile izateko estrategia identifikatzea.
  • Jada dauden prestakuntza programen eta ekintzen emaitzak ebaluatzea aldian-aldian
  • Hainbat jarduera garatzeko behar diren titulazioak egituratzea.
  • Sektorea analizatzea, profil edo eremu profesionalak zehazteko.
  • Hezkuntzan eskumena duen Sailarekin adostea instalazio eta ekipamenduen erabiltzeko arauak
  • Programazio proposamenak formulatzea, ikerketa eta berrikuntza proiektuetan eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoak bultzatutakoetan lortzen diren emaitzen zabalkundea sartuta.

Jarraipen batzordeak: Funtzioak 

Jarraipen Batzordeek funtzio hauek edukiko dituzte: 

  • Hasierako prestakuntzarako eskaintza bultzatzea 
  • Enplegurako prestakuntzarako eskaintza bultzatzea
  • Berrikuntza aplikatuaren eta ekintzailetza aktiboaren eremuetako estrategia dinamizatzea
  • Konpetentzien ebaluaziorako eta egiaztapenerako prozedura bultzatzea 
  • Inguruko ekoizpen sistemarekiko loturak bultzatzea (sektorekoa eta eskualdekoa edo tokikoa), prestakuntza premian antzematen laguntzeko
  • Enpleguaren eta inguruko ekoizpen sisteman gertatzen diren aldaketa teknologiko eta antolakuntzen bilakaera aztertzea
  • Nekazaritzaren, elikaduraren eta ur eta arrantzaren sektoreko prestakuntza premiak identifikatzea.
  • Prestakuntza plan iraunkor bat bultzatzea, emakumeak ahalduntzea helburu izanik.
  • Titulazio berrien ezarpena proposatzea, bai prestakuntza profesionalean, bai unibertsitate eremuan.
  • Informazio eta aholkularitza zerbitzuen sare bat bultzatzea.
  • Berrikuntza eta garapeneko ekintza eta proiektuak bultzatzea.
  • Lehen sektoreko profesionalen, teknikarien eta eragileen prestakuntza bultzatzea.
  • Berdintasunaren alorreko hezkuntzan diharduen pertsonek oinarrizko prestakuntza progresiboa eta iraunkorra eduki dezaten beharrezkoak diren neurriak hartzea.
  • Balio kateari lotutako erakunde, entitate eta eragileen arteko lankidetza eta koordinaziorako bideak ezartzea.
  • Lankidetzan aritzea erreferentzia nazionaleko zentroekin, lanbideen eta enpleguen behatokien, kualifikazioen institutuekin eta beste erakunde batzuekin. 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko