Eu

Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrari igorri dio Euskal Autonomia Erkidegoko portuen eta itsas-garraioaren lege-proiektua (Gobernu Bilera 2017-06-13)

2017.eko ekainak 13

Hemendik aurrera, Legebiltzarreko taldeek eztabaidari hasiera eman eta dokumentuari ekarpenak egiteko aukera izango dute; ahalik eta adostasun handiena bilduko duen amaierako testua osatzea da helburua

Lege-proiektuaren xedea da Euskadiren titulartasuna duten portuetan eta portu- eta itsas-instalazioetan aplikatzeko lege-araubidea ezartzea

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko portuen eta itsas-garraioaren lege-proiektua eta Legebiltzarrari igorriko dio, bertan eztabaida dadin. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiaren iritziz, “une egokia da legea eztabaidatu eta behin betiko onarpena emateko”.

Tapiak uste osoa du “saiakera hau behin betikoa izango dela”. Legebiltzarreko osaera berriak aukera izango du Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen dokumentuari ekarpenak egiteko, eta sailburuaren ustez “lege-oinarria abiapuntu ona da”.

Lege-proiektuaren helburuak honakoak dira: portuetan eta portuko zein itsas instalazioetan aplikagarria den lege-araubidea ezartzea; portuko jabari publikoaren kudeaketa arautzea; Euskal Autonomia Erkidegoko portu-administrazioaren egitura eta funtzionamendua zehaztea; portuko jabari publikoaren erabileraren eta portu-zerbitzuak ematearen ondoriozko araubide ekonomiko-finantzarioa arautzea; itsas garraioa ordenatzea, bidaiariena, salgaiena eta mistoa, EAEren eskumenekoa denean; eta portuko jabari publiko autonomikoko zehapen-araubidea finkatzea, hala nola ikuskaritza- eta kontrol-eskubideak.

Legearen aplikazio-eremua Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuna duten portuak izango dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia, eta ez da aplikagarria izango EAEko interes orokorreko portuetan, Bilboko eta Pasaiako portuetan adibidez.

Legeak Portuen Udal Kontseilua sortzea aurreikusten du. Erakundeek eta herritarrek parte hartzeko bitartekoa izango da, portu-administrazioaren eta portua duten udalerrietako udal-administrazioaren arteko harremanak egituratzeko. Portuko jardueraren eta udalerrien eguneroko jardueraren arteko elkarbizitzaren aldeko apustua egin da. 

  • Portu-ordenamenduak funtsezko bi tresna izango ditu oinarri: Portu Ordenamendurako Plan Bereziak (hirigintza-erabilera arautzen du) eta Portuen Espazio eta Erabileren Mugaketa (mugatzea eta antolatzea du helburu). 
  • Euskadiko Portuen lege-araubidea: Euskadiko Portuen lege-araubideak portuen kontzeptu orokorra irudikatzen du, portuetan garatzen diren jarduera eta erabilera ezberdinak espazio fisiko berean bateratzen baitira. 
  • Enpresen erregistroa: Legeak adierazten duenez, Itsas Garraioko Enpresen Erregistroa bidaiarien, salgaien eta bien itsas-garraioko enpresek izena emateko erregistroa da. Informazio-erregistroan, publizitate-ondorioetarako bakarrik, izen-ematea definitzen da, bertan agertzen dira ibilbideak, ordutegiak eta zerbitzua eskaintzeko aldiak; itsasontziak eta horien ezaugarriak; tarifak eta bestelako baldintza ekonomikoak. 
  • Polizia araubidea eta zehapen araubidea: Lege-proiektuaren polizia- eta zehapen-araubideak portuetako jarduerak babesteko bermeak ezartzen ditu, desjabetzeko eta edukitza-berreskuratzeko eskumenak gauzatzeko, legezkotasun-printzipioan oinarrituta, eta zehapen arinak, astunak eta oso astunak tipifikatzen ditu. 
  • Portuko tasak: Portuko tasen araudia berrikusi da legean, eta horien definizioak eta egiturak berritu ditu. 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko