Berriak Lehendakaritza
Eu

105.000 euroko diru-laguntzak onartu dira memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetarako (Gobernu Bilera 2017-06-13)

2017.eko ekainak 13

Eusko Jaurlaritzak aurten 105.000€ko diru-laguntzak emango ditu Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak finantzatzeko. Diru-laguntza horien deialdia GOGORAren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, ebazpenean jaso eta ebazpen hori gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du.

Diru-laguntza hauek Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldian memoria historikoa berreskuratu, ikertu eta ezagutarazteko proiektuak, zein, demokrazia eta askatasunaren alde Euskal Autonomia Erkidegoan izandako ekimenak diruz laguntzeko dira. Diru-laguntza horietara jo ahal izango dute estatutuetan helburu modura memoria historikoaren berreskurapena duten izaera pribatuko eta irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek.

Diru-laguntza horiek eskatzeko epea ebazpen horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren biharamunetik aurrera kontatzen hasita eta aipatutako datatik hilabetera bukatuko da diru-laguntzak horiek eskatzeko aukera.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, www.euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoan sartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko