Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Berrikuntza Publikoari buruzko zortzigarren Mintegia: Politika Publikoen Ebaluazioa

2010.eko azaroak 23

Berrikuntza publikoko mintegi berri bat martxan jartzen ari gara. Oraingo mintegi hau politika publikoen ebaluazioari buruzkoa izango da.

Kudeaketa publikoaren gai klasikoa da hau, eta bide batez berrikuntzarako tresna zorrotza ere bai. Izan ere, politika publikoen ebaluazioa arazoen sustraietara doa, helburuak lortzeko jarduera publikoen eragina aztertzen baitu.

Ebaluazioa espedienteak kudeatzetik politika publikoak kudeatzera jauzia emateko bidea da.

Berrikuntza publikoko mintegi honetan Blanca Lazaro, Politika Publikoen Ebaluazioaren Kataluniako Erakundearen (IVALUA) zuzendaria dena, izango dugu gurekin. Berak IVALUAren ebaluazioa sustatzeko estrategia eta bere esperientziaren bidez ikasitako gaiak azalduko dizkigu.

Data: ostegunean, 2010eko maitzaren 20an

Hizlariak: Blanca Lázaro

Izenburua: Politika Publikoen Ebaluazioa sustatzeko ideiak

Tokia: Areto Nagusia, Lakua II

Ordutegia: 15: 00etatik-16: 45etara

Hitzaldiak Irekia atarian zuzenean emango ditugu. Gainera, bideoak eta ikasmateriala (hizlariak baimena ematen duenean), euskadi.net-en jarriko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Berrikuntza eta Administrazio Electronikoaren Zuzendaria