Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria sailburua buru izan da Euskal Gastronomia Akademiaren sari banaketan, Bilboko Euskalduna Jauregian

2017.eko ekainak 12

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan da Euskal Gastronomia Akademiaren sari banaketan, Bilboko Euskalduna Jauregian. Orain dela 25 urte jaio ziren sari hauek Euskadiko gastronomiarekin loturiko ekimenik eta proposamenik interesgarrienak saritzen dituzte; jatetxe, sukaldari, kazetari edota ostalaritza eskolen lana aitortuz. Ekitaldian María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua ere izan da, baita Almudena Otaola Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinete zuzendaria ere.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Gastronomia Akademiaren elkarlanari esker da posible. Eusko Jaurlaritzak berak lau sari banatzen ditu, Euskal Gastronomia Akademiaren proposamenei men eginez, eta beste lauak akademiarenak dira:

Akademiako Zuzendaritza Batzordearen proposamenei jarraiki, Eusko Jaurlaritzak ondorengo sariak banatu ditu:

  • Jatetxe jaberik onenari Euskadi Gastronomia Saria: Álvaro Garrido Ramírez jauna, Mina jatetxea (Bilbo).
  • Jangela zuzendaririk onenaren Euskadi Gastronomia Saria: Begoña Tejerina Calle andrea, Aizian jatetxea (Bilbo).
  • Kazetari lanik onenari Euskadi Gastronomia Saria: Jacques Ballarin jauna. Kazetaria, Sud-Ouest egunkaria.
  • Argitalpenik onenari Euskadi Gastronomia Saria:  ‘Comer con Hemingway’. Egilea: Javier Muñoz García. Argitaletxea: GiroVista.

Akademiaren berezko sariak:

  • 'José María Busca Isusi' Saria: Trujal Mendia, (Arroniz, Nafarroa).
  • 'Manuel Llano Gorostiza' Saria: Centro Temático del Vino Villa-Lucía (Laguardia, Araba).
  • 'Luis Irizar' Saria (irakaskuntzari): CEBANC-Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskolak.
  • 'Academia Vasca de Gastronomía' aparteko saria: El Diario Vasco (Donostia).

Bingen Zupiria sailburuak gastronomiak gure herria proiektatzeko duen garrantziaz hitz egin du: “Kalitatezko gastronomia gure nortasunaren adierazpiderik esanguratsuenetako bat da, gure kulturarekin, gure sustraiekin eta gure bizitzeko moduarekin estu-estuki lotuta dagoena. Era berean, gastronomiari esker gara ezagunak munduko hainbat txokotan,  munduan barrena proiektatzen gaitu. Sormen jarduera bat den heinean, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik ere arlo hau indartu nahi dugu datozen urteotan”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)