Eu

Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga Gida 2017 aurkezten du

2017.eko ekainak 12
  • Europatik bidaiatzeko, Europan hizkuntzak ikasteko, boluntario gisa eskarmentua izateko edota oporretan lan egiteko asmoa baduzu, hemen dituzu zure bilaketa erraztuko duten web orrien eta online dauden baliabideen 2500 esteka baino gehiago

 

Lan egiteko, ikasketak egiteko, hizkuntzak ikasteko edota oporrak igarotzeko Europar Batasuneko herrialderen batera joatea pentsatzen ari bazara, kontsulta ezazu Gazteen Euskal Behatokiaren Europa Helmuga Gida 2017. Eta oraindik ez baduzu argi baina hizkuntzak hobetu nahi badituzu hainbat baliabide aurkituko dituzu ehun hizkuntza baino gehiago online doan praktikatzeko, 200 herrialderen hiztunekin txateatzen eta zure ahozkera praktikatzen.

 Seigarren edizio honetan, aurrekoetan bezala, Gazteen Euskal Behatokiak Antonio Jesús Rodríguez Martínez, nazioarteko mugikortasunean adituaren laguntza izan du; honek 424 erreferentzia berri sartu ditu edizio honetan.Horiek kontatuta, web orriei loturiko 2674 esteka osatu eta ordenatu ditugu gida honetan, aukera guztiak zure esku jartzeko asmoz. Hona zer eskaintzen dizun Europa Helmuga 2017 Gidak:

  •  NOLA BILATU LANA EUROPAR BATASUNEAN: EURESi buruzko informazio ematen du. Atari hori mugikortasun profesionalari buruzkoa da, eta Europako Batzordeak koordinatzen du. Horretaz aparte, atari-zerrenda luze, zehatz eta antolatu bat aurkituko duzu: Europako enpleguak, lanbideak eta gazteentzako enplegu-baliabideak, edo lana topatzeko web orriak, herrialdez herrialde antolatuak.
  • LANA OPORRETAN: Udan lan egin nahi duzu? Lan egiteko web lotura asko aurkituko dituzu: itsas-bidaiak, turismo-animazioa, hotelak, parke tematikoak, abenturazko kirolak edo granjak.
  • AU-PAIR: Atzerrira au-pair gisa joateko behar duzun guztia topatuko duzu: dokumentazioa, baliabideak, kontratuak eta eskaintzak.
  • HIZKUNTZAK IKASI: Zer ikastaro, beka eta laguntzak dauden hizkuntzak ikasteko, baita hizkuntzen ikasketak enpleguarekin, praktikekin eta mota guztietako jarduerekin konbinatzen dituzten agentzien zerrenda luze bat ere. Europan gaztelania irakatsi nahi baduzu, Hizkuntzak eta Enplegua saila eta atal berezi bat aholkatzen dizkizugu.
  • EUROPAR BATASUNEAN IKASTEA: Zer prestakuntza-aukera dituzun Europako herrialdeetan, nola homologatu tituluak, Europako lanbide-txartela barne, edo zeintzuk diren hezkuntza-mugikortasunerako programak, atzerrian bekekin ikasteko aukera ematen dizutenak.
  • BEKAK ETA PRAKTIKAK: Europako eta nazioarteko erakundeetako beken zerrenda handiena eskaintzen dizu, baita erakunde publiko eta pribatuetako beka eta praktiken bilatzaileena ere. Horretaz gain, nazioarteko erakundeetako praktikei buruzko zerrenda bat agertzen da, sektoreka antolatuta. 200 enpresatik gora dituzu praktikak egiteko.
  • Era berean, Europako ERASMUS+ programari buruzko kapitulu bat aurkituko duzu; bertan Erasmus bekak, ikasleen mugikortasunerako bekak, gazteen elkartrukeak, Europako Boluntario Zerbitzua, hizkuntza-laguntza, eta abar kontsultatu ahal izango duzu.
  • Eta beste kapitulu bat BOLUNTARIOTZAZ, AUZOLANDEGIEZ eta GAZTEEN ARTEKO TRUKEEZ; aukera eta informazioa ugari aurkituko duzu Europako Boluntario Zerbitzuari buruz.
  • Eta BIDAIATU nahi baduzu, behar duzun informazio praktiko guztia jarri dugu zure esku: zer baliabide dauden joan-etorrietarako, Appak eta informazio turistikoa, hegaldiak, ostatu merkeak, gida turistikoak eta zer eskubide dituzun eta zer egin behar duzun erreklamatzeko.

 Gida hau tresna osagarri bat da eta Euskadiko Gazte Informazio Sareko bulegoetako gazteria-zerbitzuetako profesionalek egiten duten lana garatzen laguntzen du.  Gida pdf formatuan deskargatu ahal duzu, euskaraz zein gaztelaniaz, Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian.

 

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gazteen Euskal Behatokiak 'Europa Helmuga Gida 2017' aurkezten du ➡ https://t.co/jpeNXE2XPq https://t.co/g6dwBKYsfZ

  • @Ingurukomej
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gazteen Euskal Behatokiak 'Europa Helmuga Gida 2017' aurkezten du ➡ https://t.co/2XFcTDwHmy https://t.co/9oZAkR7xrK

  • @Ingurukomej
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la “Guía Destino Europa 2017” ➡ https://t.co/OEzylhIt8k https://t.co/KVQ1PRi1R1

  • @EVALOPEZT
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la “Guía Destino Europa 2017” ➡ https://t.co/OEzylhIt8k https://t.co/KVQ1PRi1R1

  • @eajpnvparlament
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gazteen Euskal Behatokiak 'Europa Helmuga Gida 2017' aurkezten du ➡ https://t.co/2XFcTDwHmy https://t.co/9oZAkR7xrK

  • @eajpnvparlament
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la “Guía Destino Europa 2017” ➡ https://t.co/OEzylhIt8k https://t.co/KVQ1PRi1R1

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    Gazteen Euskal Behatokiak 'Europa Helmuga Gida 2017' aurkezten du ➡ https://t.co/2XFcTDwHmy https://t.co/9oZAkR7xrK

  • @GlaciarBlue
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la “Guía Destino Europa 2017” ➡ https://t.co/nWaUj2Ewtl https://t.co/8HDnL8oxdt

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la “Guía Destino Europa 2017” ➡ https://t.co/OEzylhIt8k https://t.co/KVQ1PRi1R1

Ekitaldiko kargudunak