Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Euskadik tratu-berdintasunaren eta diskriminazio-ezaren aldeko politika azaldu du administrazio autonomikoen aurrean

2017-06-12
  • Aragoik antolatutako jardunaldiak: “Tratu-berdintasuna eta diskriminazio-eza Herri Administrazioetatik”
  • Eusko Jaurlaritzaren familia-politikako eta aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz Lanchares´ek diskriminazioaren aurkako euskal ekimenak azaldu dizkie ordezkari autonomikoei.

 

Zaragoza, 17 06 12

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko familia-politikako eta aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz Lanchares´ek Eusko Jaurlaritza garatzen ari den jarduketa aurkeztu du gaur goizean Zaragozan, diskriminazioaren aurka “Tratu-berdintasuna eta diskriminazio-eza Herri Administrazioetatik” izenburupean Aragoiko bulegoak antolatutako jardunaldien esparruan. Eusko Jaurlaritzaren jarduketa hori pertsonak jarduketa-ardatz duten arauen garapenetan, plangintzetan eta jarduketetan oinarritua dago.

 “Sexua, sexu-orientazioa, erlijioa, etnia, arraza edo nazionalitatea edozein izanik, oinarrizko eskubide gisa pertsona guztien artean berdintasuna bermatzeko konpromisoa dugu. Horregatik, jokabide eta jarrera arrazista eta xenofobo oro arbuiatzen dugu, baita oinarrizko eskubideen eta askatasunen aurka joan daitezkeen jokabide guztiak ere. Halaber, sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik gertatutako diskriminazioaren aurka borrokatzen dugu" adierazi die Sainz Lancharesek arlo honetan beste autonomia-erkidegotako arduradunei.

 Sainz Lancharesen iritziz, “hedatuta dagoen errealitate batetik abiatzen gara, diskriminazioa salatzen ez den errealitatetik alegia”. 94.000 inkestetan oinarrituta 2012an Europar Batasuneko 28 herrialdeen estatistika-datuak aipatu ditu. Datu horien arabera, LGTBIko kide izateari lotutako diskriminazioari dagokionean, azken 12 hilabeteetan pertsonen % 47 diskriminatuta sentitu zen bere sexu-orientabidearen ondorioz. 2014an, Espainiako estatuan, 1.285 gorroto-delitu salatu ziren, 1.273 biktimekin eta 513 inputaziorekin.

 “Pertsonak dira gure jarduketaren ardatz; oinarrizko eskubide gisa, pertsona guztien arteko berdintasuna bermatzeko konpromisoa dugu, pertsona horien sexua, sexu-orientazioa, erlijioa, etnia, arraza edo nazionalitatea edozein dela ere. Gainera, jokabide eta jarrera arrazista eta xenofobo oro arbuiatzen dugu, baita oinarrizko eskubideen eta askatasunen aurka joan daitezkeen praktika guztiak ere” aipatu du Sainz Lancharesek..   Euskadik transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko 14/2012 Legea bezalako lege aitzindariak ditu.

 “Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza eta honi atxikitako Biltzen eta Berdindu Zerbitzu Publikoak sare-ikuspegiarekin gogor ari dira lanean, eta Euskadin kontsultatzeko, informatzeko, partekatzeko eta erabakitzeko sarean lan egiteko kultura sortu da” azaldu dut Sainz Lancharesek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)