Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Bakeguneak elkarbizitza eta baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatuko du

2010.eko azaroak 17

Ekimen hau Bizikidetasun Demokratikoa eta Indarkeria Deslegitimatzearen Planaren barne dago

Gaurtik aurrera, hezkuntza sistemak laguntza pertsonalizatua eta birtuala izango du, Barakaldoko Berritzegunean eta baita www.eskolabakegune.euskadi.net web orrialdeari esker.

Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Bakegune, elkarbizitza eta baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatuko duen erramienta, aurkeztu du. Ekimen hau Bizikidetasun Demokratikoa eta Indarkeria Deslegitimatzearen Planaren barne dago. Plan honen ardatz nagusiak hauek dira: instituzio demokratikoen defentsa eta edozein terrorismo motaren deslegitimatzea, "konkretuki, ETArena" dio sailburuak, "etorkizunean iritzi bat defendatzeagatik mehatxupean bizi diren pertsonak askeak izan daitezen". 

Isabel Celaák azaldu duenez, tolerantzia, hiritartasuna, enpatia, bakea, begirunea eta antzeko bertute hiritarraz arituko da bakegune hau, eskola "hezkuntza osoa eta integrala aplikatu daitekeen gune publiko bakarra baita". 

Hezkuntza eredu hau praktikara eramateko ekintzetako bat, biktimen testigantza eskoletako geletara eramatea da. 12 ikastetxeentzat egin zen ekimena dugu, baina eskaintza handiagoa izan da, hori dela eta, 50 ikastetxeetara zabalduko da hiru euskal hiriburuetan. Datorren urtean hezkuntza sistemak material eguneratua izango duela adierazi du Bakeguneak dituen helburuei aurre egiteko. 

Gaurtik aurrera, hezkuntza sistemak laguntza pertsonalizatua eta birtuala izango du, Barakaldoko Berritzegunean eta baita www.eskolabakegune.euskadi.net web orrialdeari esker. Bertan, orientazioak, proposamenak eta profesionalentzako materialak aurkituko dira. "Bakegunea eraiki nahi izan dugu, benetakoa eta birtuala eta elkarrekin bizitzeko behar ditugun baloreak eta dohainak nabarbenduko ditudu", gaineratu du sailburuak.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá