Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak 2018ko Aurrekontuaren jarraibideak onetsi ditu, Euskadiko lehen aurrekontu estrategikoarenak

2017.eko ekainak 13

 Gobernu Kontseiluak, gaur, 2018ko EAEko Aurrekontuaren jarraibideak onetsi ditu; aurrekontua Euskadiko lehen aurrekontu estrategiko bilakatuko da, plan estrategikoetan adierazle-sistemak sartu baitira.Horrela azaldu du Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

Horrela, ezarritako politika publikoen emaitzak etengabe ebaluatu daitezke. Ikuspuntu integratua eta partekatua, politika publikoen plangintzarekin koherentea duten emaitzetara bideratutako aurrekontuak izango dira; horiek Gobernuaren 15 Plan Estrategikoen eta legegintzaldi honetarako plan sektorialen multzo antolatu eta interdependentetzat ulertu behar dira. Euskadik erantzun beharreko erronketako askok, hain dira konplexuak, sailen arteko eta zeharkako erantzunak behar dituzte.

Horrela, herrialdearen 15 helburuek –175 konpromisotan eta 650 ekintzatan batzen dira– aurrekontu-programak izango dituzte eta horiek, aldi berean, 100 adierazle jasoko dituzte, emaitzak eta eragina neurtzeko: 35 egitura-adierazle eta 65 adierazle sektorial. 

PORTUEN ETA ITSAS-GARRAIOEN LEGE PROIEKTUA

Bestalde, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko portuen eta itsas-garraioaren lege-proiektua eta Legebiltzarrari igorriko dio, bertan eztabaida dadin. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiaren iritziz, “une egokia da legea eztabaidatu eta behin betiko onarpena emateko”. Horrela azaldu du gaur Gobernu Kontseiluaren ostean begin den prentsaurrekoak.

Tapiak uste osoa du “saiakera hau behin betikoa izango dela”. Legebiltzarreko osaera berriak aukera izango du Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen dokumentuari ekarpenak egiteko, eta sailburuaren ustez “lege-oinarria abiapuntu ona da”.

Jaurlaritzak, Garapen Jasangarriaren Gida Plana: Euskadi 2030 onartu du gaur ere.

IKERTZAILE DOKTOREAK TREBATZEKO PROGRAMA

Gainera, Gobernu Kontseiluak datorren ikasturteko “Ikertzaile doktoreak trebatzeko programa” onetsi du. 2,8 milioi euro behar dira doktore ondoko ikerketa finantzatzeko 3 urtean. 

2017-06-13 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2017.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba las directrices del Presupuesto 2018, primer presupuesto estratégico de Euskadi https://t.co/kuGe7wtvVO

  • @EraikuneCluster
    2017.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [3] Otros asuntos ➡ Ley de Puertos, Programa Personal Investigador Doctor ➡ https://t.co/F21hURkf7y

Ekitaldiko kargudunak