Eu

Ohiko osoko bilkura (2017/6/15)

2017.eko ekainak 15

Gai-zerrenda:

- 1. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, haur-gizeneriaren prebentziorako plana egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0019)

- 2. Lege-proposamen hauek batera aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena hartzea:

- - Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako lege-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketari buruz. (11\09\02\02\0009)

- - EH Bildu talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, Lanbide Heziketari buruz. (11\09\02\02\0010)

- 3. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Arartekoaren lana errekonozitzeari eta baliabide nahikoz hornitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0113)

- 4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Lan eta Justizia Batzordean, espetxe-politikaren transferentzia dela eta, egungo egoera aztertu eta proposamenak egiteko ponentzia bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0157)

- 5. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, bizitegi-bazterketa egoeran dauden pertsonen erroldatzeari eta eskubideetara irispidea izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0137)

- 6. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, euskararen irakaskuntzaren ebaluaziotik salbuesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0174)

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvargentina
    2017.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [VÍDEO] Ya puedes ver el Pleno Ordinario celebrado hoy (15/06/2017) ➡ https://t.co/jkHoIQUw9H #ParlamentoVasco

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    [VÍDEO] Ya puedes ver el Pleno Ordinario celebrado hoy (15/06/2017) ➡ https://t.co/jkHoIQUw9H #ParlamentoVasco

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    [BIDEOA] Gaurko Ohiko Osoko Bilkura, dagoneko ikusgai (2017/06/15) ➡ https://t.co/S47jiJxU94 #EuskoLegebiltzarra

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak