Eu

2016. urtea eraikuntzaren sektorerako urte garrantzitsua izan da, krisialdi sakon baten osteko ziklo berri baten hasiera baieztatu baita.

2017.eko ekainak 12

2015ean, lehen aldiz handitu zen produkzio-jarduera, 2008tik 2014ra bitarteko krisialdiaren ondoren, eta, 2016an, joera-aldaketa hori finkatu egin da. Horrenbestez, 2016an, jarduera-adierazle sektorial nagusiak orokorrean hobetu direla hauteman da.

 1.       2016an, Euskadiko eraikuntzaren sektoreak sortutako balio erantsia nabarmen handitu da:

  • Sektorearen balio erantsia % 1,6 handitu da 2016an; hau da, zortzi urtean etengabe txikitzen egon ondoren 2015ean lortutako hazkunde-erritmoa (% 0,5) halako hiru.
  • Etxegintzarekin lotutako jarduera ari da sektorea bultzatzen (+% 3,9koa izan da 2016an), eta obra zibilarekin lotutako jarduerak, berriz, joera nabarmen negatiboarekin jarraitzen du (-% 10,9).
  • Obra-lizentzien bilakaerak etxegintza-jardueraren bilakaera positibo hori berresten du, bai etxebizitza berriak egiteko lizentzien kasuan (+% 16,6), bai birgaikuntza-lanekin lotutako lizentzien kasuan (+% 14,5).
  • Etxebizitza berrien salerosketa kopurua % 5,5 handitu da (aldi berean, salmenta-prezioak apur bat igo ziren 2016an); guztira, 2.495 salerosketa-eragiketa egin dira 2016an, 2013az geroztik erregistratutako daturik onena.

 2.       Oraindik ere, etxebizitza berriekin erlazionatutako jarduera askoz txikiagoa da krisiaren aurreko urteetakoa baino:

  •  2016an, 2007an sortutako hiru eurotik bi sortzea lortu du sektoreak (% 61,5).
  • 2016an etxebizitza berriak egiteko erregistratutako lizentzien kopurua (518 lizentzia) 2006ko maximo historikoaren (1.654 lizentzia) ia herena baino ez da (% 31).
  • 2016an, askoz salerosketa-eragiketa gutxiago egin ziren 2006an baino (hurrenez hurren, 2.495 eta 6.667).

 3.       Aitzitik, alderdirik onenari dagokionez, birgaikuntza-jarduerak bere joera positiboari eusten dio:

  • 2016an, 2.567 obra-lizentzia eman dira; hau da, maximo historikoa, Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren serie historikoa dagoenetik (2013tik hona, bilakaera positiboa izan du).
  • Hala ere, birgaikuntza-obren bisetako egikaritze-aurrekontua nabarmen txikitu da 2015. urtearekiko (-% 30,2). Horrek esan nahi du 2016an egindako obrak txikiagoak izan direla.

 4.       2016an, Euskadiko eraikuntzaren sektoreak enplegu garbia sortu du, erritmo handi samarrean:

  • Eraikuntzaren sektorean lan egiten duten pertsonak % 1,1 gehitu dira. 2015ean, ordea, sektoreak lanpostuak galdu zituen; hau da, 2016an, joera-aldaketa finkatu da.
  • Arlo horretan hazkundea gertatu bada ere, krisiak sektoreko enpleguan izan duen eraginaren balantzea oso negatiboa da; hain zuzen, 35.600 lanpostu gutxiago daude 2008an baino (lanpostuen ia % 43 galdu da).

 5.       2008tik lehen aldiz, higiezinen jarduerarekin lotutako enpresa-ehuna handitu egin da.Dena den, eraikuntzaren adarreko establezimenduen kopurua txikitzen ari da oraindik ere.

  • 2016ko ekitaldian, lehen aldiz 2009az geroztik, higiezinen jarduerako establezimenduen kopuruak gora egin du (% 4,1); eraikuntzaren adarrean, berriz, joera negatiboak bere horretan jarraitu du.
  • 2008tik aurrera desagertu diren enpresen kopurua izugarria izan da; hain zuzen, % 40ko eta % 48ko beherakadak gertatu dira eraikuntzan eta higiezinen jardueran, hurrenez hurren.

 6.       Etxebizitzaren benetako eskariaren ahulezia eta EITen erronka birgaikuntza-jarduerari dagokionez.

  • Lehen etxebizitza eskuratzeko eskaria txikia da oraindik ere; alde batetik, lan-merkatuko biztanle gazte gehienak lan-egoera ezegonkorrean daudelako, eta, beste batetik, kreditua lortzeko zailtasunak daudelako.
  • Epe ertaineko eta luzeko proiekzio demografikoak ez dira bereziki optimistak EAEko familia berrien eraketari dagokionez. Izan ere, EINen kalkuluen arabera, 32.000 familia eratuko dira 2029ra bitartean, gaur egun dauden familien % 3,6, alegia.
  • Hazkunde txikia da, baina, gainera, kontuan izan behar da Euskadiko familien morfologian aldaketa sakona gertatuko dela: familien batez besteko tamaina txikitu egingo da. Izan ere, kide bakarreko familien kopurua nabarmen handituko da, eta, horren ondorioz, 2029an, familiek 2,2 kide izango dituzte batez beste. Testuinguru horretan, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko eta hobetzeko jarduerak funtsezkoak dira, habitat-kalitatearen, irisgarritasunaren, eta, dagokionean, pertsonek euren etxean jaso beharreko gizarte- eta osasun-laguntzaren estandarrak bermatzeko.
  • Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren Big Datako proiektu batek EITei buruz ematen dituen proiekzioei buruzko informazioak berretsi egiten du ikuskaritza-prozesu horiek potentzial esanguratsua dutela sektorearen jarduerarako: 2017tik 2019ra bitartean, 75.376 EIT egin beharko dira EAEn. Orain arte, egindako EITen % 53an, beharrezkoa izan da urtebetea baino lehen premiazko obrak egitea.

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @vonheel
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Mejora generalizada de los principales indicadores en el sector de la construcción en 2016 ➡ https://t.co/cvdXlBpi40

  • @socialistavasco
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Mejora generalizada de los principales indicadores en el sector de la construcción en 2016 ➡ https://t.co/cvdXlBpi40

  • @lauraalbero66
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Mejora generalizada de los principales indicadores en el sector de la construcción en 2016 ➡ https://t.co/cvdXlBpi40

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    2016.urtea eraikuntzarako urte garrantzitsua, krisialdi sakon baten osteko ziklo berri baten hasiera baieztatu baita➡https://t.co/VQevlFQmDE

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    El 2016, año importante para la construcción, al confirmarse el comienzo de un nuevo ciclo tras una gran recesión ➡ https://t.co/FFUI16XEja

  • @AVSEuskadi
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Mejora generalizada de los principales indicadores en el sector de la construcción en 2016 ➡ https://t.co/cvdXlBpi40

  • @iarriolal
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    Mejora generalizada de los principales indicadores en el sector de la construcción en 2016 ➡ https://t.co/cvdXlBpi40

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak