Eu

Retortillo sailburua Londresera bidaiatuko da, Euskadi sustatzeko arkitektura, diseinua eta gastronomia fusionatzen dituzten ekitaldietan

2017.eko ekainak 12

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Londresera bidaiatuko da, bihar “Design for Taste” jardunaldia irekitzeko eta Euskadik “Taste of London”en duen standa inauguratzeko. Bi hitzordu horiek abangoardiako diseinuarekin eta arkitekturarekin eta bikaintasuneko gastronomiarekin lotuta daude, Euskadi kalitatezko helmuga turistiko izanik.

Retortillo sailburuak, bihar, “Design for Taste”n parte hartuko du. Diseinuaren, Ekipamenduaren eta Zuraren Euskal Klusterraren (Habic) eta arkitekturako eta diseinuko munduko enpresen arteko topaketa da; enpresa horien artean, besteak beste, Foster, Zaha Hadid, Populous, Patricia Urquiola, Chapman ditugu. Helburua da euskal diseinuaren abangoardia erakustea eta kalitatea, berrikuntza teknologikoa eta iraunkortasuna dutela agerian uztea. 

Jardunaldian, gastronomiak eta arkitekturak bat egingo dute, lan-foro batean; bertan, mundu mailako arkitekturaren eta diseinuaren abangoardia elkartuko da, euskal diseinuaren azken joerak ezagutzeko. Jardunaldiaren irekiera-ekitaldian, sailburuak hitz egingo du eta Euskadi Basque Country helmuga aurkeztuko dio arkitekturaren bidez hiriei oso lotuta dagoen sektore bati.

Hurrengo egunean, Retortillok Euskadiren standa inauguratuko du “Taste of London” ekitaldian. Ekitaldi gastronomikoa izango da eta, bertan, hiriburuko jatetxerik onenek parte hartuko dute. “Taste of London” ekitaldiaren bereizgarri dira egile-dastaketak; eta aukera dago chef ezagunenak zuzenean jatekoa prestatzen ikusteko. Aurreikusten da lau jardunaldietara 55.000 "foodie" edo gastronomiaren zale eta aditu baino gehiago bertaratzea.

Euskadik standa izango du; bertan, showcooking-ak egingo dituzte Miniaturek eta Ibéricak; gainera, baliabide turistikoei, aireko konektibitateari eta euskal enogastronomiari buruzko argibideak bilduko dituen mostradorea ere egongo da.

 

Erresuma Batuko turistak

 Turista atzerritar gehienak Frantziatik datoz eta, ondoren, Erresuma Batutik. Iaz, 114.000 turista britainiarrek bisitatu gintuzten; erdia baino gehiago, zehazki, Londreskoak. Azken sei urteotan % 57ko gorakada egon da.

 Bristol, Edinburgh, Londres edo Manchesterrekin dauden aireko konexioek edo Portsmouth-erako ferryak eragina dute bidaiarien fluxuan; izan ere, britainiarrek Euskadira bidaiatzeko gehien erabiltzen duten garraioa hegazkina da, % 71,60k. Itsasontzian % 6,90 bidaiatzen da eta, autoz, % 16,50.

Helmuga aukeratzeko orduan, turista britainiarraren motibazio nagusia hiriak dira, hiriko bizitza (4,1 5etik), gero ibilbideak eta ibilaldiak (3,9), artea eta ondarea ezagutzea (3,4), gastronomia eta ardoa (3,3) eta landa-eremuak bisitatzea (3,3).

Turisten % 90,30ek helmuga oso positibotzat baloratzen du eta antzeko ehuneko batek baieztatzen du familiarteko eta lagunei gomendatuko liekeela.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    .@a_retortillo sailburua Londresera bidaiatuko da, bihar “Design for Taste” jardunaldia irekitzeko ➡ https://t.co/k9qwOf4bpD

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    .@a_retortillo viaja a Londres para promocionar Euskadi en eventos que fusionan arquitectura, diseño y gastronomía ➡ https://t.co/M8v8oakmti

  • @a_retortillo
    2017.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    El consejero Retortillo viaja a Londres para promocionar Euskadi en eventos que fusionan arquitectura, diseño y ... https://t.co/jQtCxfgA67

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak