Eu

Retortillo:“Gure eskaintza turistikoa eta gastronomikoa nabarmen dadin beharrezkoak diren elementu guztiak baditugu”

2017.eko ekainak 14

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, gaur, Euskadiren standa inauguratu du “Taste of London”en; ekitaldi gastronomikoa urtean 2 aldiz egiten da Londresen, eta profesionalik onenak batzen dira bertan.

Hiriburuko jatetxe ezagunenak Regent´s Park-en batzen dira, “Taste of London”en; egile-dastaketak dira bertako bereizgarri, eta aukera dago chef onenak zuzenean jatekoa prestatzen ikusteko. Edizio honetan, aurreikusten da lau jardunaldietara 55.000 "foodie" edo gastronomiaren zale eta aditu baino gehiago bertaratzea.

Euskadik standa izango du; bertan, showcooking-ak egingo dira, Ibérica-ren eskutik; Ibéricak 5 jatetxe ditu Londresen, eta chef exekutiboak 2 Michelín izar ditu. Bestalde, Miniaturek pintxoari ekingo dio, Taparen Mundu Egunarekiko sinergia aprobetxatzeko.

Sailburuak esan du garrantzitsua dela gastronomia; izan ere, “turismoa sustatzeaz eta dibertsifikatzeaz gainera eta turismoa urtaro guztietan izaten laguntzeaz gainera, eragina duelako, inolako zalantzarik gabe, tokiko garapen ekonomikoan. Dagoeneko hazkuntza iraunkorraren oinarrietako bat da, eta kalitatezko turismoa, bizi-kalitatea, gizarte-kohesioa eta lurralde-antolamendua finkatzen laguntzen du”.

 

“Gure bikaintasuneko gastronomia Euskadira etortzen den turismoan oinarrizko elementu bereizgarritzat eta erakargarritzat ezagutaraztearren egin behar dugu lan. Gure eskaintza turistikoa eta gastronomikoa nabarmen dadin beharrezkoak diren elementu guztiak baditugu: sukaldari ospetsuenak, Michelín izar gehienak, gastronomia-unibertsitaterik berritzaileena, kalitatea eta gastronomia-ospea; eta, jakina, profesionalik onenak ditugu”, esan du Retortillok amaitzeko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    .@a_retortillo: “Contamos con todos los elementos para que nuestra oferta turística y gastronómica destaque” ➡ https://t.co/mEHkpVNKfN

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Retortillo: “Gure eskaintza turistikoa-gastronomikoa nabarmen dadin beharrezkoak diren elementu guztiak baditugu” ➡ https://t.co/rSUovnKspR

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak