Eu

Diseinuak, arkitekturak eta gastronomiak bat egin eta gaur Retortillo sailburuak inauguratutako “Design for Taste” jardunaldiko ardatz izan dira

2017.eko ekainak 13

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, gaur goizean, “Design for Taste” jardunaldia inauguratu du Londresen. Jardunaldia Diseinuaren, Ekipamenduaren eta Zuraren Euskal Klusterraren (Habic) eta arkitekturako eta diseinuko munduko enpresen arteko topaketa da. Gastronomia dute fusio-elementu.

Retortillok nabarmendu du topaketa hau horrelako hiri batean, kasu honetan Londresen, izateak duen garrantzia, kontuan hartuta Erresuma Batutik Euskadira datozen turistak merkatu igorle handienetakoa direla, Frantziaren ondoren. “Iaz, 114.000 turista britainiarrek bisitatu gintuzten; erdia baino gehiago, zehazki, Londreskoak. Azken sei urteotan % 57ko gorakada egon da”.

Sailburuak bertaratu diren arkitekto eta diseinatzaileei gogorarazi die Euskadi helmugaren kalitatea; bertan, “egun berean, arkitekturarik modernoena, museorik enblematikoenak, kultura eta modernitate bilakatu den iragan industrialaren hondarrak ikusiko ditugu”, bai eta hiriburuekin, kostaldearekin, barnealdearekin, mendiekin edo haranekin lotutako beste baliabide turistiko batzuk ere.

Gainera, Retortillok enogastronomia ere nabarmendu nahi izan du; izan ere, jardunaldian, gastronomiak eta arkitekturak bat egin dute, lan-foro batean; bertan, mundu mailako arkitekturaren eta diseinuaren abangoardia elkartu da, euskal diseinuaren azken joerak ezagutzeko.

“Gaurkoan, helburua da euskal diseinuaren abangoardia erakustea eta kalitatea, berrikuntza teknologikoa eta iraunkortasuna dutela agerian uztea. Euskadiren ezaugarrien erakusle dira; Euskadi, kalitatezko helmuga, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren bidean, turismoaren alorrean. Orain, turismoaren une gorena da eta, beraz, aprobetxatu egin behar dugu, urtaro guztietan zehar turismoa izateko eta lurralde-oreka lortzeko; helburuak ez du bakarrik kuantitatiboa izan behar, bereizgarri ditugun kalitatea eta bikaintasuna izan behar ditugu oinarri”, esan du amaitzeko Retortillok.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bilbaometropoli
    2017.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    El maridaje entre diseño, arquitectura y gastronomía ejes de la jornada “Design for Taste” inaugurada hoy por el... https://t.co/H6Nfae3us3

Ekitaldiko kargudunak