Eu

Kirolaren Euskal Eskolaren eskutik, ‘Harrobiko lana taldeko kiroletan’ jardunaldia antolatuko da ekainaren 10ean

2017.eko ekainak 10

Kirolaren Euskal Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak ‘Harrobiko lana taldeko kiroletan: akademia ereduak’ jardunaldia sustatu dute, UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera SD Eibar Fundazioak antolatutako Udako Ikastaroen barruan. Hitzordua ekainaren 10ean izango da, 9:00etatik 18.00etara, eta kirol elkarteen eta haien beheko kategorietako zuzendariei eta koordinatzaileei zuzenduta dago, baita teknikariei, entrenatzaileei, prestatzaile fisikoei eta Gorputz eta Kirol Jardueretako ikasleei ere. Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kiroleko zuzendariak jardunaldian parte hartuko du.

Ekimen honek “kirol harrobi eredu desberdinei buruz”-ko gogoeta bilatzen du, eta hala egingo da gai hori kirol elkarte profesionalen eta ez-profesionalen ikuspegitik landuko duten bi bilkuretan, “Euskadin maila profesionalean zein amateurrean jada sendotutako bikaintasun ereduen ikuspegi bat” emateko. Horrenbestez, jardunaldian, askotariko profesionalek zenbait harrobi eredu arrakastatsu aurkeztuko dituzte: Eibar KE, Fran Garagarzarekin; Baskonia-Alavés, Igor Jukicekin; FC Barcelona, Antonio Gómezekin; edo Juventut, Dani Morenorekin. Beste euskal talde batzuetako ordezkariak ere arituko dira hizlari, adibidez, ondorengoetakoak: Gernika saskibaloia, Real Club Jolasetaren belar hockeya, Zarautz Eskubaloia, Añorga KKE futbola, Hernani Club Errugby Taldea, edo Easo Saskibaloi Taldea saskibaloia.

Jardunaldia zuzenduko duen arduraduna Julio Calleja izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko Gorputz eta Kirol Hezkuntza irakaslea. Jardunaldia, gainera, Euskal Futbol Federazioaren eta Euskal Saskibaloi Federazioaren lankidetzaz antolatuko da.

 

*Jardunaldien inguruan elkarrizketaren bat egiteko interesik izanez gero, jo ezazue, mesedez, Kirolaren Euskal Eskolara: 94 430 48 67.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak