Eu

Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreko eragileen eta agintari eskumendunen arteko bilera, higiene eta osasun alorreko baldintzak malgutzen jarraitzeko

2017.eko ekainak 09

Gaur goizean Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpen batzuen higiene eta osasun baldintzen egokitzapena-ri buruzko bilera egin da Arkautiko Zalditegietan, eta Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreko ia 40 eragile egon dira bertan.

Jardunadiaren helburua zen sektoreko eragileei jakinaraztea zein den Euskadiko nekazaritzako elikagaiei lotutako jarduera txikien higiene eta osasun baldintzen egungo egoera eta zer pauso emango diren aurrerantzean baldintza horien malgutasuna lortzeko araudi autonomikoaren garapenean, bai eta hainbat alderdi teknikotan aurrera egitea ere.

Bertaratutakoen balorazioa oso positiboa izan da, bileran gaiaren inguruko zalantzak eta erronka berriak mahaigaineratu direlako eta agintari eskumendunek sektoreko eragileen zuzenean egindako galderei erantzun dietelako.

Bileran, Elika-k gidatu baitu, Osasun Publikoko Zuzendaritzako eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzako teknikariek parte hartu dute, bai eta foru aldundietako abeltzaintza zerbitzuetako teknikariek ere.

Elikako zuzendari Arantza Madariagak bere aurkezpenean azpimarratu du Euskadi izan dela Europar Erkidegoaren eskakizunak ustiategi txikien ezaugarri berezietara egokitzen uzten duen arau bat ezarri duen lehen Autonomia Erkidegoa, nekazaritzako elikagaien segurtasuna un oro bermatuta.

Eusko Jaurlaritzaren helburua da tokiko ekoizpen sistemen eta merkaturatze zirkuitu laburren garapena bultzatzea, lehen sektoreko ekoizle txikien eta elikagaien eraldaketaren eskaerei erantzuteko, famili enpresen erako egitura batekin, izan ere, era horretako enpresek beren errentagarritasuna arriskuan ikusten dute Higiene Paketea deiturikoaren baldintzak betetzeko batez ere instalazioetan egin behar dituzten diru inbertsioengatik. Horregatik, erabat funtsezkoa da higiene eta osasun alorrean Europan dagoen araudia egokitzea sistema horien aurrerapenerako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak