
Josu Erkorekak Gamarrako Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia bisitatu du
Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia bisitatu du, gaur, Artxiboen Nazioarteko Egunean. Sailburuarekin batera, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Nerea López-Uribarri eta Baliabide Orokorren Zuzendari Fernando Uriondo izan dira bertan.
2010ean inauguratu eta Gamarran (Vitoria-Gasteiz) dagoen eraikinetik egin duten ibilbidean zehar, Bozeramaile eta Sailburuak aukera izan du 9.000 metro koadrotik gorako logistika zentro moderno eta errobotizatu honen azpiegitura osoa eta langileak ezagutzeko. Josu Erkorekaren hitzetan, artxiboa teknologiarik modernoena duen gordetegi garrantzitsua da, informazio baliotsua gorde eta babesteko, hala nola, agiri edo espediente historikoak.