Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzaren helikoptero batek Picos de Europan izandako istripuan hildakoen omenezko ekitaldian parte hartu du Segurtasuneko sailburuak

2017.eko ekainak 11

Asturiasera joan da zazpi hildako eragin zituen ezbeharraren hogeita hamargarren urtemugako gaur goizeko ekitaldian parte hartzeko

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Ertzaintzaren helikoptero batek orain dela hogeita hamar urte izandako istripuan hildakoen omenez egindako ekitaldian parte hartu du gaur goizean Asturiasen.Ezbeharra Picos de Europan gertatu zen 1987ko ekainaren 12an, eta bertan zazpi pertsona hil ziren, guztiak haur baten bila ari ziren Euskadiko eta Asturiaseko erreskate-zerbitzuetako kideak.

Gaurko ekitaldia Asturiaseko Printzerriko Erreskateko Txakur Unitateak antolatu du, eta bertan izan dira, sailburuaz gainera, Asturiaseko Printzerriko Presidentziako Kontseilari Guillermo Martínez, Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko zuzendari Pedro Anitua eta Euskadiko eta Asturiaseko txakur unitateen, Ertzaintzako Helikopteroen atalaren eta Euskadiko Salbamenduko Txakur Taldearen ordezkariak.

Oroimen-ekitaldian lore-eskaintza egin da istripua gertatu zen lekuan jarritako oroitarrian, eta jarraian bertan zeuden organismo eta erakundeen ordezkariek hitz egin dute. Minutu bateko isilunearen ondoren dantzariek eta Asturiaseko himnoak eman diote amaiera ekitaldiari. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Asturiaseko Presidentziako Kontseilaria, Guillermo Martínez; Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Helikopteroen Ataleko eta Txakur Unitateko hainbat kide