Eu

IVAP-ek 2,1 milioi euro inbertituko ditu euskadiko autonomia erkidegoko administrazioko eta foru, udal eta unibertsitate administrazioetako langile publikoentzako prestakuntzan

2017.eko ekainak 11
  • Eusko Jaurlaritzak, diru laguntzen deialdi berri bat ireki du, 2017an, Euskadiko hiru maila instituzionaletako eta Euskal Herriko Unibertsitateko langileen etengabeko prestakuntza bideratzeko.
  • Eusko Jaurlaritzak bere langile publikoen gaikuntzaren aldeko apustua egiten du, herritarrei zerbitzu publiko eraginkorragoa, modernoagoa eta gaur egungo gizartearen beharrizanetara egokitzen dena eskaintzeko.

Eusko Jaurlaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bidez, 2017. urtean, euskal administrazio publikoetako enplegatuentzako prestakuntza-planak eta -programak finantzatzeko laguntzen deialdia ireki du. Laguntza horiek, guztira, 2.157.497 euro izango dira.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Egun horretatik aurrera, eskabideak egin ahal izango dira, IVAP-ren web-orrialdearen bitartez www.ivap.euskadi.eus, “Sariak eta Laguntzak” atalaren bitartez. Eskabideak aurkezteko azken eguna uztailaren 13a da.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du Euskadiko administrazio publikoetako langileen etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua egiten, administrazio publiko eraginkorragoak, modernoagoak eta gaur egungo gizartearen beharrizanetara egokitzen direnak izateko.

ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

Eusko Jaurlaritzak 1.426.756 euro inbertituko ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean lan egiten duten pertsonen prestakuntzan. Zenbatekoa honela banatuko da:

  • Eusko Jaurlaritzaren sailak: 121.259 euro
  • Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoak: 33.701 euro
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia: 223.895 euro
  • Osakidetza: 532.148 euro
  • Hezkuntza Saileko irakasleak: 515.753 euro

Era berean, Eusko Jaurlaritzak 730.741 euro inbertituko ditu, 2017an, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-administrazioetan eta toki-administrazioetan –udalak, mankomunitateak eta kuadrillak– lan egiten dutenen prestakuntza finantzatzeko, bai eta Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioko eta zerbitzuetako langileena ere. Kasu horretan, laguntza horien zenbatekoa honela banatuko da:

  • Foru-administrazioak: 212.003 euro
  • Tokiko administrazioak: 476.329 euro
  • UPV-EHU: 42.409 euro

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lan nagusietako bat euskal administrazio publikoetako langileak hautatzea eta trebatzea da. Eta horrez gain administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzea, euskarako itzulpen ofizialak egitea eta euskarako terminologia juridiko eta administratiboa finkatzea eta hedatzea. Bai eta hizkuntzari, zuzenbide eta administrazioari eta kudeaketa hobetzeari buruzko aholkularitza ematea eta ikerketak egitea ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IVAP_eus
    2017.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    Nueva convocatoria de ayudas para formar al personal público de los 3 niveles institucionales vascos y la @upvehu https://t.co/FzP7entdih

  • @IVAP_eus
    2017.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    Diru laguntzen deialdi berria, #Euskadi-ko 3 maila instituzionaletako eta @upvehu-ko langile publikoak prestatzeko https://t.co/xpdzr2OmVg

Ekitaldiko kargudunak