Eu

Laneko Medikuntzako VII Ihardunaldi Euskal-Akitaniarra

2017.eko ekainak 09

Alberto Alonso, Osalaneko Zuzendari Orokorra, ongietorria eman dio gaur goizean laneko medikuntzako euskal eta akitaniar ordezkari taldeari, Bilbon egingo diren Laneko Medikuntzaren VII. Eusko Akitaniar Jardunaldiak direla eta.

Jardunaldi hauek dagoeneko mugaz gaindiko lankidetzaren “klasikoa” bihurtu direla esan du zuzendariakk bere hitzaldian, eta, nahiz eta lankidetza hau formalki hasi zenetik dagoeneko 11 urte igaro diren, 2014an bultzada handiagoa eman zitzaiola gogoratu du, hain zuzen jardunaldi hauek prebentzio zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako Prestakuntza Planean sartu zirenean, izan ere plan hori Osalan Laneko Osasun eta Segurtasunerako Euskal Erakundeak darama aurrera Lan Medikuntzaren Euskal Elkartearekin eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiarekin batera.

 Aurtengoan, beste gaien artean jorratu dira enpresako prebentzio kultura bultzatzerakoan enpresako medikuak daukan zeregina, goraka doazen gaixotasun infekziosoen kudeaketa, edo formaldehidoa kartzinogenoen kategorian sartu berri dutela eta hura erabiltzeko modua; hain zuzen gai honetaz zuzendariak nabarmendu nahi izan zuen Osalanen Higiene Laborategiko teknikari bik oso lan interesgarria aurkeztu zutela joan den hilean: lan horretan ikusi zutenez 2011tik orain arte gai horrekiko esposizioak behera egin duela nabaritzen da, baina erabiltzen jarraitzen da, eta horregatik, azterlanak neurri konkretuak ematen ditu esposizio maila ahalik eta txikiena izan dadin.

 Alberto Alonsok balioa eman nahi izan die jardunaldi hauei, izan ere “datuak eta esperientziak alderatuaz, alderdi bakoitzak bestearen onena jasoaz eta horrela, denok ‒bereziki osasunaren arloan diharduzuenok eta eremu honetan erantzukizunak ditugunok ‒nahi dugun azken helburua lortuaz, hots, langileen laneko osasuna hobetzen lagunduaz, mugaren alde bietan lan medikuntzari buruzko ezagutzak eguneratzen laguntzen dute”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak