Eu

GAIA eta AVIC klusterrek bat egin dute eraldaketa digitalaren erronkei aurre egin ahal izateko

2017.eko ekainak 09

Arantxa Tapia sailburuak bi klusterrek egindako ahalegina aitortu du eta “Eraldaketa digitalerako batu gara”  lemapean egin den biltzarrean bategitea bera irudikatu dute Gaia eta AVIC klusterrek.

Tapiak azpimarratu du oso garrantzizkoa dela digitalizazioak ekarriko dituen erronkei aurre egiteko prestaturik egotea. “Laugarren industria iraultzak eta Industria 4.0k erronkak ekarri dizkigu eta oraingoz erantzun egokiak ematen ari gara. Tradizio eta kultura industriala dugu; publiko-pribatutik sortutako herri estrategia dugu; gure indarguneak ezagutzen ditugu, eta are garrantzizkoagoa dena, gure ahuldadeak aitortzen ditugu”. Enpresa ehunak eta gizarteak aldi berean aurrera egitearen garrantzia ere aipatu du Tapiak bere hitzaldian “martxa erregulatuan aurrera egitea beharrezkoa dugu eta ahal den heinean, aurreratuenek gainontzekoetatik tira egitea” helburu horrekin Eusko Jaurlaritzak espezializazio, berrikuntza eta internazionalizazio estrategia argiak zabaldu ditu.

Tapiak Klusterren bat egitean konfiantza osoa erakutsiz eman dio hasiera gaurko biltzarrari.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    Los cluster GAIA y AVIC suman fuerzas para afrontar los retos de la transformación digital https://t.co/WvJVrVQS1T

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak