Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko bideo-jokoa kaleratu du

2017.eko ekainak 13

Gizonduz ekimenaren barruan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak “Gazteak Berdintasunean 2.0” (GB 2.0) bideojokoa abiarazi du. Bere helburua nerabeen eta gazteen kontzientziazioa eta inplikazioa sustatzea da, bereziki gizonezkoena, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra inplika daitezen. Hain zuzen ere, Gizonduz ekimenak gizon guztiei zuzenduta dituen helburuak jasotzen ditu bideojokoak, kasu honetan, 14-18 urtetako gazte eta nerabeentzako egokituta. Bereziki mutilei dago zuzendua (gizonen jarrerak aldatzea baitu helburu nagusietakoa) baina neskek ere parte hartzeko moduan dago diseinatua.

Bideo jokoa gazteei heldu ahal izateko tresna egokitzat jo du Emakundek, hauengan sare sozialek, teknologia berriek eta ikus-entzunezko munduak duen eragina ikusita. Bideo joko honen bidez, mutilak sentsibilizatu nahi dira berdintasunaren inguruan eta arazoak indarkeria erabili gabe konpontzearen inguruan, eta euren egunerokoan indarkeria, jazarpen eta kontrol egoerak eta jarrerak ikusarazten lagundu nahi zaie, maskulinitate modu berriak proposatuz. Gazteek zuzenean erabiltzeko tresna izateaz gain (Emakunderen eta Gizonduzen webguneetan dago sarbidea), aldi berean, irakasle, gazteekin esku hartu eta prestakuntza ematen duten pertsonentzako hezkuntza tresna berritzailea da, unitate didaktiko espezifikoekin.

Gazteak Berdintasunean 2.0 bideo jokoan gazte baten egun bat erakusten da: goizean institutura sartu, arratsaldean-gauean lagunekin batu aisialdirako leku batean, eta azkenean, etxera itzuli.  Abentura hastean, protagonistari egoera edo gertaera batzuk planteatuko zaizkio (egoera sexistak, homofoboak, indarkeriazkoak eta antzekoak) eta hauen aurrean, zenbait aukeraren artean, erabaki bat hartu beharko du. Hartzen dituen erabakien arabera, "gaitasunak" gehitu edo murriztuko zaizkio.

Egoeren bitartez, honelako gaiak jorratuko dira:

  • Indarkeria maskulinoak
  • Emakumeen aurkako indarkeria
  • Bikote-harremanak eta kontrola.
  • Mutilak eta arriskua.
  • Homofobia

Era honetara, kritikoki aztertzen dira sexismoaren alderdi negatiboak ‑esate baterako, indarkeria, kontrol-harremanak edo gazteek arriskua balioestea‑, baina beti gizon izateko beste modu egoki batzuk proposatuz eta balioetsiz.

Proiektuak teknologia berrietan oinarritutako hezkuntza-tresna berritzaileak baliatzen ditu eta bideo jokoaz gain informazio-web edo erakustoki bat du, zeinean bideo jokoaren testuingurua eta unitate eta fitxa didaktikoak jasotzen diren hezkuntza-tresna gisa erabili ahal izateko.

2016an proiektua modu pilotuan testatu da horretarako prest agertu diren 6 ikastetxeetan. 549 ikaslek eta 81 irakaslek hartu dute parte eta bai batzuk zein besteek oso ondo baloratu dute bide-jokoa tresna pedagogiko gisa.

2017an proiektua beste zentro batzuetan landuko da. Bideo-jokoa zein materialak tutoritzapean lantzeko interesa duten ikastetxeek zein hezkuntza ez formaleko zentroek (aisialdiko eskolak, etab.) Emakunderekin harremanetan jar daitezke.

Nesplora enpresa izan da proiektua teknologikoki garatu duena, eta Gema Climent ikertzaileak zuzendu du proiektua, aurten Europako Batzordeko Emakume Berritzailearen Sarian finalista izan dena.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Emakunde
    2017.eko ekainak 16

    Kaixo Joseba
    El juego en un primer diseño se jugaba on line. La razón de cambiar a descargar el juego es que en las primeras pruebas que hicimos en varios centros de estudio nos encontramos con que algunos no tenían suficiente ancho de banda para que 20 ordenadores pudiesen jugar a la vez en formato on line. Teniendo en cuenta que la finalidad del juego es fundamentalmente pedagógica para trabajar las unidades didácticas de forma colectiva en el contexto escolar, formal o informal, nos parecía la mejor solución cambiar el formato.
    Gracias por tu opinión y un saludo

  • 2017.eko ekainak 14

    Tal vez sea por condicionantes técnicos, pero es una verdadera pena que, en plena era de los juegos online, un juego destinado a personas de entre 14 y 18 años haya que descargárselo en un ordenador.

  • @MMarinBxl
    2017.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@emakundEJGV lanza un videojuego para prevenir la violencia machista entre la gente joven ➡ https://t.co/umxhR1s383 https://t.…

Ekitaldiko kargudunak