Berriak

Elvira Cortajarena Ordezkaria Buenos Aireseko Kultura Ministroarekin bildu zen

2010.eko azaroak 17

Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaria Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien, Buenos Aires Hiriko Gobernuko Kultura Ministroarekin bere lehen elkarrizketa izan zuen turismo eta kultura alorretan elkarlana sustatzeko.

Gizataldearen ondare pictorikoa, antzerkia, zinema eta literatura hizketaren gai nagusiak izan ziren. Lombardik  museoak eta esposizio gelak Eusko Jaurlaritzari eskeini zizkion Euskadiren  gaur egungo produkzio artistikoa Buenos Airesen argia ikusi dezan. 

 
Proposamena gaur egun Euskadin artistikoki sortzen dena Buenos Airesen erakustea ezezik bertako hiritarrak ere, beraien sormen artistikoak Euskadin erakutsi ahal izatea. Eusko Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkaritza, Cortajarena buruan, Etxepare Institutua eta Kultura Ministerioaren arteko zubia izango da ekimen hauetan.


Hamar miloi baino gehiagoko biztanleriarekin, gran Buenos Airesa kontutan hartuta, hiriburu argentinarra Latinoamerikako gune kultural garrantzitsuenetarikoa da. Urtero bi miloi baino turista gehiagok bisitatzen dute. Bere jaialdien artean zinema independentea (Bafici), arte eszenikoen jaialdia (FIBA), nazioarteko Tango jaialdia eta nazioarteko Jazz jaialdia  nabarmentzen dira.


Azken asteburuan, kulturak protagonista berezi bat izan zuen Buenos Airesen,  "museoen gauean" miloi erdi pertsonek 170 arte eta kultura gune, gaueko hirurak arte jendeari irekiak, bisitatu zituzten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena