Eu

Euskadiko zur-sektoreko 12 enpresa Suediako Elmia Wood azokan partaide

2017.eko ekainak 09

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, euskal zur-enpresak lagundu ditu azokan. Horrela, Euskadiko lehen sektoreko industria nazioartera zabaltzeko eta sustatzeko estrategiaren barruan ekintza horiei babesa ematen zaiela azpimarratu du.

Ekainaren 7tik 10era arte Elmia Wood azoka ospatzen ari da Jönköping basoan, Suedian. Ekitaldia nazioarteko basogintza ferietako nabarmenetako bat da.

Baskegur, Euskadiko Egurraren Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzak enpresa-misio taldekatuta antolatu dute, enpresak inguru geografikotik ateratzeko asmoz, beraien arteko lankidetza erraztu eta sustatu gura ditu, horretarako sektorearen hobetze eta trebatzean sustraitzen diren lan-sinergia interesgarriak sortuz.

Guztira 12 zur-enpresek parte hartzen ari dira ekitaldi honetan euren harreman komertzialen sarea handitu, sinergiak sortu eta aurkezpen eta erakustaldi desberdinak egiteko asmoz. Suediara hurbildu diren enpresaei Eusko Jaurlaritzaren babesa adierazteko Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaria, Peli Manterola, beraiekin izan da bertan.

Elmia Wood, Suediako hitzordu nagusia

Elmia Wood, maila internazionaleko basogintza ferietako nabarmenetako bat da eta lau urterik behin, Jönköping basoan, basogintza industrialeko fabrikatzaile nagusienak eta mundu mailako hornitzaileak biltzen ditu. 30 herrialdetako 500 erakusketari baino gehiagok, euren nobedadeak aurkeztu ahal izateko bertan izango direla konfirmatu dute. Elmia Wood-en Baskegur-ek ekoizpen prozesuak kontrolatzen dituzten gailu mugikorrentzako eta software informatikoentzako aplikazioak erakusteko tailerrak antolatu ditu. Euskal enpresek, Suediako basoetako inguru naturaletan bertan, makina eta erremintak probatzeko aukera izango dute, bide batez teknika berritzaileenak ezagututa. Gainera, lehergaiak erabiltzen duen mozketa batera hurbilduko dira. Oraingo edizioaren nobedadeen artean, egurraren zamaketan eta garraioan oinarritutako atal berri baten aldeko apustua azpimarra daiteke. Horrez gain, baso-lanak burutzeko droneen erabilerari eskainitako espazio bat ere izango da. Ildo horretan, Baskegur-en enpresa- zeregin multzokatuaren parte hartzeak, ezagutza baliotsuak erdietsi, merkatuaren ikuspegi zabala eskuratu eta nazioarteko kontaktu sarea handitzeko aukera eskaintzen du.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 12 empresas del sector de la #madera de #Euskadi acuden a la feria Elmia Wood en Suecia ➡ https://t.co/boDjvgy4xx https://t.co/

  • @Baskegur
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    12 empresas del sector de la madera de Euskadi acuden a la feria Elmia Wood en Suecia https://t.co/dUPN5TT88C

  • @Baskegur
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko zur-sektoreko 12 enpresa Suediako Elmia Wood azokan partaide https://t.co/SOxT7jPTiR https://t.co/DWxfDtP7Uh

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak