Eu

#AzpiazuTopaketa ekimenaren barruan, sailburuak zuzenean erantzungo die herritarren 20 galdera bozkatuenei

2017.eko ekainak 19

Asteazkenean, ekainaren 21an, 12:00etatik aurrera erantzungo die egunotan Twitter eta Facebook bidez herritarrek planteatu dizkioten galderei.

Pedro Azpiazu sailburuak, asteazken honetan, ekainaren 21an, boto gehien jasotako 20 galderei erantzungo die, egunotan herritarrek sare sozialetatik planteatu izan dizkiotenak, #AzpiazuTopaketa ekimenaren esparruan, Gobernu Irekia taldeak sustatuta, euskaldunen kezkak ezagutzearren.

Elkarrizketa zuzenean emango da Youtube eta Facebook bidez. 

Hautaketa

Facebookeko “Gustuko dut” edo Twitterreko birtuit edo gogokoen kopuru handienaren arabera egin da hautaketa. 

Mekanismoa

Herritarren galderak ekainaren 5etik 14ra izan ziren, 24:00etan, eta galderei botoa emateko epea ekainaren 15etik 19ra, 16:00etan. Ekainaren 21an sailburuak jendaurrean eta zuzenean erantzungo die galderei Youtube eta Facebook bidez. Ondoren, emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Youtuben Irekiak duen kanalean argitara aterako da.

Zuzeneko emanaldian erantzun gabe geratzen diren galderak Irekiaren web orrian argitaratuko dira, baldin eta gutxienez 2 boto jaso badituzte beste herritar batzuen aldetik, eta Irekiaren sare sozialetako kanaletatik hedaraziko dira.

Planteatutako galderen zerrenda osoa

Zuzeneko emanaldian erantzun gabeko galderei emandako erantzunen zerrenda

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak