Eu

ALFREDO RETORTILLO SAILBURUAK ETA MIKEL TORRES ALKATEAK PORTUGALETEKO ERROMESEN ATERPETXE BERRIA INAUGURATU DUTE

2017.eko ekainak 09

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Portugaleteko alkateak aurtengo udatik aurrera hiri jarrilleroan geldiunea egiten duten erromesak hartuko dituzten instalazio berriak inauguratu dituzte.

Zubi Alde kiroldegian dagoen aterpetxe berria bi administrazioen arteko lankidetzaren emaitza da, eta Turismo Sailak Donejakue bideak Euskadin duen tartea sustatzeko egiten dituen ekintzen barruan dago.

Retortillo sailburuak inaugurazio-ekitaldian esan du Donejakue bidea eta Ignaziotar bidea bi produktu turistiko kultural eta peregrinaziokoak direla eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak horien aldeko apustua egiten duela, ahalmen handia dutelako eta kalitatezko turismoarekin oso ongi lotzen direlako. 

Portugaleteren kasuan, garrantzitsua da, Donejakue bidearen kostaldeko ibilbidearen amaiera delako.  Ibilbidean –jatorrizkoenetako bat–, Euskadiren itsas eta nekazaritza-bizitza eta hiri- eta landa-bizitza ikusiko ditugu.

Sailburuak baliabide horiek sustatzeko oraintsu eginiko ekintzak gogorarazi ditu, besteak beste, landing page berria; bertan, euskal lurraldetik igarotzen diren etapei buruzko informazioa jasotzen da, hamaika hizkuntzatan, urratsez urrats zehaztuta eta geolokalizatuta, eta, horien bidez, erromesek edo bidaiariek ibilbidean aurkituko duten ahalmen turistiko guztia ezagutuko dute.

Inkestek nabarmentzen dute Euskaditik igarotzen diren erromesen motibazio nagusietako bat dela paisaiaz, naturaz, kostaldeaz eta euskal gastronomiaz gozatu ahal izatea. Baliabide horien sustapenari esker, besteak beste, dugu lurralde-oreka eta horiei esker dugu turismoa urtaro guztietan, kontuan izanik hori dela turismo jasangarriaren eta lehiakorraren ezaugarri nagusietako bat.

 

Sailak eskura dituen datuen arabera, Kostaldeko Donejakue Bideak Euskadin duen tartetik igarotzen den erromes-kopurua, 2016an, 20.000 izan da. Aurtengo maiatzera arte, 7.000 erromes zenbatu dira ibilbide honetatik. Baliabide espezializatuen azterlanek erromesaren inpaktu ekonomikoaren inguruan eguneko 40 euroko balorazioa egiten dute. Era berean, bidearen aurretiko gastuak nabarmentzen dira, erromesak martxaren aurretik udalerrian edo bere inguruan egiten dituen gastuak alegia (kirol-ekipoa, aldagelak, osasuna etab.); 2016 ekitaldian, Bilbon 380.00 euro direla kalkulatu da eta, Euskadin, milioi bat euro inguru.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Torres