Berriak Hezkuntza

Euskadiko Lanbide Heziketa, Kanariar Uharteetako kongresuan gonbidatua

2017-06-08

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Kanariar Uharteetan burutzen ari den Lanbide Heziketari buruzko jardunaldietan ari da parte hartzen, erkidego hartako gobernuak gonbidatuta. Era honetan, eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo lagun duela, uharteetako Hezkuntza arduradunak 2015eko irailean, Fernando Clavijo Kanariar Uharteetako presidenteak Euskadira egin zuen bidaia ofizialarekin baitan, egin zuen bisita itzultzen du Uriartek.

Kanarietako Gobernuak helburu estrategikotzat hartu du Lanbide Heziketari bultzada ematea, eta horretarako Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntza eta aholkularitza izatea erabaki du. Ordutik hona, Euskadik eta Kanariar Uharteek Lanbide Heziketaren esparruko harremana estutu eta sendotu egin dute.

Egunotan, harreman horren emaitza, irakasle kanariar talde bat Euskadin da, trebakuntzaren arloko gure hainbat esperientziaren inguruan interesatua. Kanariar Uharteetako arduradunek nagusiki bi arlotan ardaztu dute euren irakasleen formazioa:  batetik, erronketan oinarritzen diren elkarlan-metodologia berrietan, eta bestetik berrikuntza aplikatuan. Berrikuntza aplikatuari dagokionez, aurrerapen horiek Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta enpresa txiki eta ertainetan –zerbitzuen alorrekoetan batez ere- aplikatzea ahalbidetuko duten lan-metodologietan ipini dute helburua.

Kanariar Uharteetako egonaldian, aurreikusita dauden hitzaldietako bigarrenean parte hartuko du Cristina Uriarte sailburuak. Horrez gain, erkidego horretako Hezkuntza arduradunarekin ere elkartuko da, bai eta beste zenbait hezkuntza eragilerekin ere. Bestalde, Jorge Arevalo sailburuordeak hitzaldia eskaini du gaur goizez Tenerifen, jardunaldiaren egitarauaren barnean, “Soplan vientos de cambio” izenburupean (Aldaketa haizea dator). Hitzaldi hau bihar berriro eskainiko du Arevalok, jardunaldiaren bigarren egunean. 

2 iruzkin
  • @Gob_eus
    2017-06-08

    Comentario de Twitter:
    La #FormaciónProfesional de Euskadi, invitada en un congreso de FP en Canarias ➡ https://t.co/f0NNEd4cUn

  • @Gob_eus
    2017-06-08

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko #LanbideHeziketa, Kanariar Uharteetako kongresuan gonbidatua ➡ https://t.co/2KHfGzFb8Z https://t.co/wvh33Bt986

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)