Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Osasun Planak bide erdia egin du, eta 2020rako ezarritako lau ekintza eta helburu bakoitzetik hiru bete ditu

2017.eko ekainak 09

Iñigo Urkullu Lehendakaria Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordeko buru izan da; batzordean, 2016ko sektore arteko Plan honen urteko ebaluazioa aurkeztu du. Planak 146 ekintza eta 35 helburu garatzen ditu, euskal osasun-publikoaren sistemaren kalitateari eusteko eta hura hobetzeko eta, zuzentasunean oinarrituta, osasun-arloan emaitza onak izaten jarraitzeko

 

2013-2020 Euskal Osasun Planak bide erdia egin du, eta ezarrita zituen lau helburu eta ekintza bakoitzeko hiru ezarri edo hasi ditu. Horrela ondorioztatzen da 2016ko urteko txostenetik eta hori da ibilbidearen lehen lau urteetako balantzea.

Osasun Plan honen hirugarren jarraipen-txostenak Planaren bost arlo nagusietan izan diren eguneratzeak jasotzen ditu. Planak, “Osasuna: Pertsonen eskubidea, guztion ardura” lemapean, guztira, 35 helburu eta 146 ekintza jasotzen ditu. Horiek guztiak, Lehendakariak berak gogorarazi duen bezala, “gure osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izaten jarraitzeko eta hobetzeko, zuzentasunean oinarrituta, osasun-arloan emaitza onak izaten jarraitzeko, eraginkortasun eta efizientzia maila altuenekin, eta, horretarako, pertsonek beren osasun-sistemarengan duten konfiantza sendotzeko".

Zehazki, ekintza guztien % 26, guztira, behin betiko ezarrita dago, eta % 53 hasita eta martxan daude.  2016an garatutako eta txostenean jasotako ekintzen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

 

  • Indarrean sartzea Arreta Goiztiarreko Ereduari buruzko Dekretua. 
  • Osasun-arloari elkarrekin ekiteko prozesuen garapena, 48 euskal udalerritan.
  • ESI guztietan eusten zaio saihets daitekeen ospitalizazio-tasari edo murriztu egiten da.
  • Kontsulta telefonikoen, aurrez aurrekoak ez diren kontsulten, webaren bidezko hitzorduen, telemonitarizazioaren eta Osasun Batzordearen kontsulten gorakada 
  • Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana abian jartzea.
  • Adinekoen egoitzetan historia klinikorako sarbidea (Osabide Global) libre dauden plazen % 68ra iritsi da.
  • Gizarte- eta osasun-batzordeak aktibo daude Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietan; hori funtsezko aurrerapena da 2015aren aldean.
  • Adingabeak eta Alkohola Programa: 266 tailer 100 ikastetxetan; 71 esku-hartze aisiako jai-eremuan; banaketa arduratsua ostalaritzan, 33 esku-hartze lonjetan, 22 esku-hartze antzerkiaren bidez.
  • Osasun Eskolak 4.371 paziente eta 219 monitore aktibatu ditu. Adinekoarentzako Arreta Plana abian jartzea.
  • 2.516 pertsona bertaratu dira 36 udalerritan adinekoak erortzea prebenitzeko eginiko tailerretara.
  • 38 udalerri atxiki dira adinekoekin lagunkoiak diren hirien sarera.

 

Era berean, gaur goizeko bileran, Lehendakaritzan, Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordeak datozen urteotako helburuei ekin die. Hori horrela, gizarte- eta osasun-koordinazioa sendotzen eta horretan lanean jarraituko da, adinekoentzako eta beharrak dituzten pertsonentzako arretan aurrera egiten jarraitzeko; osasun-sare komunitario gehiago ezartzeko, pazienteen ahalduntze-programetan, Osasun Eskolaren esparruan; pertsonen azken nahiak gehiago sustatzeko lanean jarraitzeko; eta Ingurumenaren Esparru Programaren alde.

2020rako, Osasun Planak, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duenak, konpromisoa erakutsi du eta hasi da, dagoeneko, helburu horietan lanean.Helburu horietako batzuk, besteak beste, honako hauek dira: Elikadura Osasungarrirako Plana, Adikzioen Plan berria, Minbiziaren aurkako Plan Integrala, tratu txarren aurkako protokolo berria Osakidetzan, bihotz-gutxiegitasuneko programa berriak, BGBK eta gaixotasun neurodegeneratiboak, bai eta 2021etik aurrera etorkizuneko erronkei erantzuteko Osasun Plan berria ere.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT jdarpon: El Plan vasco de Salud en su ecuador ha puesto en marcha 3 de cada 4 acciones y objetivos fija… https://t.co/NLFo3nSHmd

  • @jdarpon
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    El Plan vasco de Salud en su ecuador ha puesto en marcha 3 de cada 4 acciones y objetivos fijados para el año 2020. https://t.co/m5V1Y51Oow

  • @Dilusiones
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskal Osasun Planak bide erdia egin du, eta 2020rako ezarritako lau ekintza eta helburu bakoitzetik... https://t.co/b9wvH0hsms

Ekitaldiko kargudunak