Berriak Osasuna
Eu

Salburuko Osasun-zentroak Araba ESI-ko erabakimen azkarreko erizaintzako lehen kontsulta sortu du

2017.eko ekainak 08

Araba ESIk, duela bi urtetik, proiektu aitzindari bat du Salburuko Osasun Zentroan: Erabakimen Azkarreko Erizaintzako Kontsulta, konplexutasun txikiko patologia akutu atzeraezinak artatzeko

 

Kudeaketa-sistema eraginkorra izan da ekimena, eta oso harrera ona egin diote herritarrek; izan ere, osasun-arretaren irisgarritasuna hobetzeaz gain, dagokien erizainaren zerbitzu-zorroa herritarrei jakinarazteko aukera ere ematen du

 

Gasteizko Salburuko Osasun Zentroak 13.000 herritar ingururi ematen die arreta. Hiriko beste barruti batzuekin alderatuta, artatutako herritarrak gazteagoak dira (31 urte dituzte batez beste). Hori dela eta, bestelako osasun-beharrak dituzte hiriko beste auzo zahartuagoen aldean.

 

Herritarren profil horrekin, osasun-laguntza, neurri handi batean, patologia akutuen arretara zuzendu beharra dago, hala nola osasunaren prebentziora eta sustapenera, herritar gazteei dagozkien arazoak are gehiago nabarmenduta. Paziente horietako gehienek ez dute beren patologia kronikoaren arreta eskatzen, konplexutasun gutxiko prozesu larriak direla eta atzeratu ezin den kontsulta administratibo eta/edo osasun-arreta bat baizik, erizainek egin dezaketena.

 

Gainera, paziente horietako askok ez dakite beren osasun-arazoak konpontzeko zer baliabide dagoen (Osasun Aholkua, onlineko Farmazialariaren Aholkua, telefono bidezko kontsulta eta erizaintzako kontsulta, besteak beste), eta horren ondorioz, batzuetan, sintoma arinak dituzten pazienteek ospitaleetako larrialdiak ez dituzte behar bezala erabiltzen.

  

Testuinguru horretan, eta konplexutasun txikiko prozesu akutu atzeraezinen eskaeraren arreta optimizatu nahian, Salburuko Osasun Zentroak abian jarri zuen Erabakimen Azkarreko Erizaintzako Kontsulta. Kudeaketa-sistema berri horrek honako helburuak ditu:

 

-       Informazioa eta heziketa ematea erabiltzaileei osasun-gaixotasun prozesuari buruz eta eskura                      dauden osasun baliabideen erabilerari buruz.

-       Agenden lan-karga arrazionalizatzea baliabideak optimizatuz eta pazienteen premien araberako arreta emanez.

-       Prozesu akutu txikiari taldean heltzea, erizainak buru izanik.

 

Lantaldeak diseinatu ditu guztira hogeita hamar protokolo jardunbide klinikoari buruzko gidetan oinarrituta. Kontsulta atzeraezineko arrazoiak aztertu ondoren zehaztu dira aipatutako protokoloak. Konplexutasun txikiko patologia-prozesuak dira guztiak, eta erizaintzako langileek artatzeko modukoak.

 

Gaiari buruzko Estatuko zein Europako hainbat azterlan eta berrikuspen sistematikok azaltzen dute, halaber, Lehen Mailako Arretaren erizaintzaren profilak bilakaera azkarra izan duela azken hamarkadetan; hala bada, oinarrizko zereginak egin eta familia-medikuei laguntza ematetik eginkizun aktiboagoa hartzera igaro dira erizainak paziente konplexuak eta horren konplexuak ez direnak, bizitzako osasun eta gaixotasun prozesuaren faseetan zaintzeko orduan.

 

Azken bi urteetan eginiko lanaren ostean, zentroko pazienteek bikain hartu dute Erabakimen Azkarreko Erizaintzako Kontsulta (EAEK). 2015ean, 2471 pazienteri proposatu zitzaien EAEKn arreta jasotzea eta, ia % 97k onartu zuten; kasu horien % 67,48 konpondu ahal izan ziren, gainera. Oso emaitza onak lortu dira, eta gogobetetze-maila oso handia ere egon da profesionalen zein pazienteen artean.

 

Lan horri jarraipena eman zaio 2016an, eta behin betiko sartu da kontsulta osasun-zentroko erizaintzako zerbitzu-zorroan. Kontsulta hori abian jartzeak osasun-arretaren irisgarritasuna hobetu du gazteen artean, eta erizainak ikusarazi ditu, orobat, osasun-arazo akutu jakin batzuk konpontzeko erreferente profesional gisa.

 

 

Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JohnDavilM
    2017.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    El Centro de Salud Salburua crea la primera consulta de enfermería de alta resolución de la OSI Araba https://t.co/GIg3VGfMBX

  • @MilaOyarzabal
    2017.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    El Centro de Salud Salburua crea la primera consulta de enfermería de alta resolución de la OSI Araba https://t.co/V5nrxIwJh5

Komunikabideek behera kargatzeko