Eu

Lehen sektorearen eta landa gunearen presentzia nabarmena UPV/EHUko Uda Ikastaroetan

2017.eko ekainak 08

• Gaur goizean inauguratu da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak parte hartzen duen ikastaroetako lehena.

• Tokiko azokak, baso bioekonomia, ekoizpen ekologikoko berrikuntza eta ardogintzaren eta mahastizaintzaren etorkizun iraunkorra aztertuko dira, besteak beste.

Gaur goizean, Arantza Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Fundazioko zuzendariak, "Azokak eta egungo gizarte urbanoaren beharrak" izeneko ikastaroa inauguratu du Gipuzkoako Tolosa herrian. Hasiera eman zaio, beraz, UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXVI. edizioaren baitan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak bere enpresa publiko HAZI Fundazio, Neiker eta Elikarekin batera antolatu duen ikastaro zikloari.

Lehen ikastaro honen helburua izan da merkatu tradizionalen errealitatea konpartitzea tokiko garapenaren ikuspegitik, elikaduraren balio katean duten garrantzia nabarmentzea, eta tokiko merkatuak gizarte urbanoaren elikadurako praktikekin eta beharrekin lotzea. Elika eta HAZI fundazioek ez ezik, antolaketan parte hartu dute Tolosako eta Ordiziako udalek eta Landaola Landa Garapenerako Elkarteak.

Lehen sektoreari eta baserri munduari eskainitako zikloaren barruan, beste ikastaro hauek ere aurreikusi dira:

- Osteguna, ekainak 15, eta ostirala, ekainak 16: "Basoko bioekonomia Europako hegoaldean: aukerak eta erronkak" ikastaroa egingo da, Donostiako Miramar Jauregian. Ekonomi Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak inauguratuko du ikastaroa. Bi jardunaldien bitartez, asmoa da produktu biologikoetan oinarritutako ekonomia zirkularraren osagai nagusiak eta basoaren rola eta basoaren balio kateak aurkeztea; halaber, basoko bioekonomian dauden aukera eta oztopo nagusiak ere bistaratu nahi dira.

Neiker-Tecnalia, HAZI Fundazioa, Baskegur eta EFI (European Forest Institut) dira ikastaroaren antolatzaileak, eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa da ikastaroaren finantzaileetako bat.

- Astelehena, ekainak 26, eta asteartea, ekainak 27: "Zientzia eta Berrikuntza Ekoizpen Ekologikoan" izeneko ikastaroa egingo da Aguraingo Udalaren ZabalArte Aretoan, nekzaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen ekologikoaren gaineko ikerketen eta ezagutza zientifikoen aurrerapena zabaltzeko. Eremu horretan egunero-egunero diharduten ikertzaileek beraiek emango dituzte hitzaldiak, eta ekoizpen ekologikoan aplikatutako ezagutza zientifikoen gaineko debate bat irekiko da. 

Neiker-Tecnaliak antolatu du ikastaroa, Eneek eta SEAErekin elkarlanean.

- Asteazkena, uztailak 5: "Etorkizun iraunkorra ardoaren munduan" izeneko ikastaroa, Guardiako Villa Lucia hotelean. Bertan aztertuko da mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak bizi duen errealitatea eta aldaketa klimatikoaren ondorioz sektoreak dituen erronka eta aukera berriak, bai merkatuaren eta kontsumoen mailan, bai ekoizpenaren mailan, eta, halaber, erabilera sozial berriak eta sektoreari eta kontsumitzaileei aplikatu beharreko legeria berriak ere aztertuko dira. Horrez gain, jarduera honen asmoa da identifikatzea zer aukera berri dituen sektoreak garapenerako, esaterako, produktuaren elementu bereizgarriak baliatuz, faktore endogenoak bultzatuz edo ingurune berrietara hurbilduz.

Ikastaroa Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak antolatu du, HAZI Fundazioarekin lankidetzan, eta FEADER funtsekin kofinantzatuta dago.

 

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenarantza
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Destacada presencia del sector primario y el mundo rural en los cursos de verano de la UPV/EHU https://t.co/9JkisZ3Jyn @UPVera…

  • @mirenarantza
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Lehen sektorearen eta landa gunearen presentzia nabarmena UPV/EHUko Uda Ikastaroetan https://t.co/Nc0WTic5X2 @UPVeranoEHUdan h…

  • @hazifundazioa
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Lehen sektorearen eta landa gunearen presentzia nabarmena UPV/EHUko Uda Ikastaroetan https://t.co/Nc0WTic5X2 @UPVeranoEHUdan h…

  • @deiEJGV
    2017.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Lehen sektorearen eta landa gunearen presentzia nabarmena UPV/EHUko Uda Ikastaroetan https://t.co/Nc0WTic5X2https://t.co/SHT9jcnZ87

  • @nmelg
    2017.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Destacada presencia del sector primario y el mundo rural en los cursos de verano de la @upvehu ➡ https://t.co/Wygb5HQKa4 https:…

  • @mirenarantza
    2017.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehen sektorearen eta landa gunearen presentzia nabarmena @upvehu-ko Uda Ikastaroetan ➡ https://t.co/5PXcAbYmta https://t.co/yx

  • @mirenarantza
    2017.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Destacada presencia del sector primario y el mundo rural en los cursos de verano de la @upvehu ➡ https://t.co/Wygb5HQKa4 https:…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak