Berriak Hezkuntza
Eu

15,7 milioi euro Gasteizko Errekabarri eta Bilboko Iruarteta ikastetxeen eraikin berrien lanetarako

2017.eko ekainak 08
  • Hezkuntza Sailak bi proiektu horien lanak urtea amaitu baino lehen esleitzea aurreikusten du

Bilboko Iruarteta ikastetxea handitzeko lanek, eta Gasteizko Errekabarri ikastetxe berriaren eraikuntza-lanek –biak dira Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak- beste aurrerapauso garrantzitsu bat izan dute errealitate bihurtuko dituen prozesu administratiboan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak bi proiektu horietara 15,7 milioi euro bideratzea onartu du aste honetan, Gobernu Kontseiluan. Zehazki, 6.998.720,96 euro bideratu dira Bilboko Iruarteta HLHI handitzeko lanetara, eta beste 8.717.350,86 euro Gasteizen Errekabarri HLHIren eraikin berria jasotzeko. Hezkuntza Sailak lan hauek urtea amitu baino lehen esleitzeko aurreikuspena du.   

Iruarteta: Haur Hezkuntzako eraikin Berria, Iruarteta HLHI handitzeko

Bilboko Miribila auzoan kokaturik dagoen Iruarteta ikastetxea handitzeko lanek eraikin berria eraikitzea hartzen dute barne. Ikastetxearen egungo gimnasioaren alboan jasoko da L formako eraikin berria, orubearen hegoaldeko ertzean. Orotara eraikitako azalera 2.365,78 metro koadrokoa izango da. Behe solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat izango ditu eraikinak, ongi bereizitako bi eraikin-gorputzekin. 2 eta 5 urte bitarteko 350 ume baino gehiagorentzako gaitasuna izango du.

Eraikin-gorputz nagusian (behe solairua eta gainean beste solairu bat dituena) besteak beste, ikasgelak egongo dira: 17 gela arrunt, psikomotrizitate gela eta erabilera anitzeko gela. Horiei komunak, irakasleen gela eta tutoretza gela ere gehitu behar zaizkie. Beste eraikin-gorputzean, solairu bakarrean, jangela eta honen officea egongo dira. Atal honek bere inguru guztian aterpea izango du, estalitako jolastokiarekin bat egingo duen aterpea.

Kanpoan, kirol pista estalia da nabarmentzekoa, ia 1.000 metro koadrokoa. Kirol pistaren estalkiaren gainazala –orubeak duen maldari esker- jolastokitarako baliatuko da, goiko eremuarekin bat egingo baitu.

Kirol pista estaliaren ondoan, kanpoaldeko igogailua eta eskailerak kokatuko dira. Komunikazio-lotune honi esker, eraikin berria eta bere ingurunea egungo eraikina dagoen gunearekin lotuko da, batetik bestera dagoen desnibela gaindituz.

Iruarteta ikastetxea handitzeko eraikin berriaren ezaugarri nagusiak:

-       5 gela arrunt (2 urtekoentzat)

-       12 gela arrunt (3-4-5 urtekoentzat)

-       Psikomotrizitate gela

-       Erabilera anitzeko gela

-       Jangela eta officea

-       Haur-kotxeentzako biltegia

Kanpoan:

-       Jolastoki estalia, 225 m²

-       Kirol pista estalia, 998,8 m²

-       Kanpoko igogailua eta eskailerak

Orotara azalera eraikia: 2.365,78 m² + aterpeak

Bilboko Iruarteta HLHI handitzeko lanek 22 hilabeteko exekuzio-epea izango dute, lanok hasten diren unean zenbatzen hasita.

 

Errekabarri: Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikin berria, Gasteizko Salburua auzoan

Gasteizko Errekabarri Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea 13.947 metro koadro zabal den orubean eraikiko da, Salburua auzoko Iliada paseatokian. Eraikin berriak Haur Hezkuntzako 3 lerro izango ditu, eta Lehen Hezkuntzako beste hainbeste. Orotara, 2 eta 12 urte bitarteko 700 ume baino gehiagorentzako gaitasuna izango du.

Eraikin-multzoan hiru pieza bereiziko dira oso nabarmen: Haur Hezkuntzako eraikina (behe solairua + gainean beste solairu bat), Lehen Hezkuntzako eraikina (behe solairua + beste 2 gainean), eta kirol pista estalia. Kanpoko kirol pistak hiru eraikin hauen artean kokatuko dira.

Errekabarri HLHIren ezaugarri eta instalazio nagusien artean, aipagarrienak:

Haur Hezkuntza:

-       4 gela arrunt, 2 urtekoentzat

-       9 gela arrunt, 3-4-5 urtekoentzat

-       Psikomotrizitate eta erabilera anitzeko gela

-       Haur-kotxeentzako biltegia

-       Lo kuluxka egiteko gela

-       Gela terapeutikoa – lehen sorospenak

Lehen Hezkuntza:

-       18 gela arrunt

-       2 gela, hezkuntza premia berezietarakoak

-       6 gela, talde txikientzakoak

-       Erabilera anitzeko gela (musika)

-       Erabilera anitzeko gela

-       Ikus-entzunezkoen gela

-       Informatika gela

-       Gimnasioa eta aldagelak

-       Liburutegia

Jangela eta officea, 368 m²

Eraikitako azalera orotara: 5.738,6 m²

Kanpoko guneak:

-       Pista estalia, 939,4 m²

-       Kanpoko 2 kirol pista, 1936 m²

-       Aterpea, 528,9 m²

-       Lorategiak, 1.784,1 m²

Orotara orubearen azalera: 13.947 m²

Gasteizko Errekabarri HLHIren eraikin berria egiteko lanek 18 hilabeteko exekuzio-epea izango dute, lanak hasten direnetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak