Eu

Euskal enpresek, guztira, 926.599 kontratu sinatu zituzten 2016an, aurreko urtean baino % 6,84 gehiago

2017.eko ekainak 09
  • 284.497 pertsona sartu ziren lan-merkatuan edo aldatu zuten enplegua
  • Ostalaritzarekin, administrazio-zereginekin eta osasun-egitekoekin lotutako jardueren bilakaera positiboa

  Vitoria-Gasteiz, 09 06 17

Euskal enpresek 926.599 kontratu sinatu zituzten 2016ko urtarrilaren eta abenduaren artean –aurreko urtean baino 59.344 kontratazio gehiago–; horrela, 284.497 pertsonaren lan-mugikortasuna edo, hala badagokio, laneratzea ahalbidetu zen, Lanbidek eginiko 2016ko Kontratuen Balantzean jasotzen den bezala. (http://www.lanbide.euskadi.eus/estadistica/balance-de-contratos-del-ano-2016/y94-estadist/es/).

 

Euskal lan-merkatuaren aurtengo bilakaera positiboa batez ere honako jarduera hauetan antzeman zen: ostalaritza (2015ean baino 15.605 kontratu gehiago), administrazioko zereginak (11.936) eta osasun-arlokoak; azken arlo horretan, 9.632 kontratu gehiago izan ziren. Ordea, komunikazioarekin eta higiezinen sektorearekin lotutako jardueretan kontratu-kopuruak behera egin zuen (887 eta 510 kontratu, hurrenez hurren).

 

Belandiak, Lanbideko zuzendari orokorra, esaten duen arabera “2016an itxitako kontratazio guztietatik, 861.069 aldi baterakoak izan ziren eta 65.530 mugagabeak. Gainera, azken modalitate horrekin kontratuak sinatu zituzten pertsonen % 40,1ek denbora partzialean egin zuen eta, kasu askotan, borondatez kontra, ezin baitzuten lanaldi osoko lanik aurkitu”.

 

Azken urteotan ohikoa denez, 2016an kontratu-kopuru gehien ekarri duten lanbide-profilak zerbitzuen sektorekoak izan dira, bai kualifikazio-graduren bat behar zuten kasuetan (23.220 kontratu), bai ez-kualifikatuen kasuetan (22.948). Alde handia dago horien eta honako enplegu hauen artean: teknikari eta profesional zientifikoak (5.188), administrazioko enplegatuak (4.939), industriaren postu kualifikatuak (2.291), eta laguntzako teknikari eta profesionalak (2.108). Kontrako aldean daude instalazio eta makinen operadoreak; jarduera horietan, 2016an, behera egin zuen enpleguak (aurreko urtean baino 1.601 pertsona gutxiago).

Lurralde historikoen arabera, kontratazioaren % 18,5 Arabako lanpostuetarako sinatu zen, % 52,5 Bizkaiko lanpostuetarako eta gainerako % 29a Gipuzkoako lanpostuetarako. Generoaren arabera, kontratu mugagabeen % 7,2 gizonei dagokie eta, % 7,0, emakumeei.

  Pertsona gehiago kontratatuta

2016an izandako hobekuntza ekonomikoak, kontratazioetan ez ezik, pertsonetan ere izan zituen ondorio positiboak; izan ere, pertsona horiek, egoera horri esker, lan-merkatuan sartu edo enplegua aldatu ahal izan zuten. Bi kasuetakoren batean 284.497 pertsona izan ziren: 149.943 gizon eta 134.554 emakume; guztira, aurreko urtean baino 11.681 pertsona gehiago enpleguarekin.

 Kontratatutako pertsonen batez besteko adina 36,20 urte izan zen; pixka bat altuagoa gizonen artean (36,29 urte), emakumeen artean baino (36,10 urte). Gazteenek teknikarien taldeetan aurkitu zuten enplegua, bai goi mailako gradukoetan, bai laguntzaileenetan, eta zerbitzuetako langileen artean 35 urtetik beherako batez besteko adinarekin. Ordea, enpresetako zuzendaritza-lanetarako, berrogei urte beteta zituztenak kontratatu zituzten.

 Denbora partzialean kontratatutakoak gainerakoak baino pixka bat gazteagoak izan ziren; batez besteko adina 35,42 urte izan zen (34,58 urte gizonetan eta 35,87 urte emakumeetan). Bestalde, kontratu mugagabearekin kontratatutako taldea helduagoa zen aldi baterako kontratuarekin kontratatutakoa baino, eta batez besteko adina lehen taldean 37,21 izan zen eta bigarren taldekoa, 35,96.

 Azkenik, kontratatutako pertsonen % 43,7k oinarrizko prestakuntza-maila zeukan, gehienez derrigorrezko bigarren hezkuntza; % 21,2k batxilergoko ikasketak, % 16,7k lanbide-prestakuntza; eta gainerako % 17,5ek, unibertsitateko ikasketak.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak