Berriak Lehendakaritza
Eu

Komunikazio eta publizitate ez sexista ez erabiltzeko Begira batzordea bildu da

2017.eko ekainak 07

Gaur goizean, Emakunderen egoitzan Komunikazio eta publizitate ez sexista ez erabiltzeko Begira Aholku batzordea bildu da. Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria izan da bileraren buru, eta bertan EAEko komunikabideetan eta publizitate agentzietan egindako monitorizazioen emaitza batzuk jakinarazi dira. EHUko Komunikazio eta Giza Zientzietako dekanoa den Simón Peñak aurkeztu du komunikabideen monitorizazioa eta Unagesión lantaldeak aurkeztu du publizitateari dagokiona.  Begira Emakunderi atxikitako batzorde bat da, aholku- -emaile eta topagune. Batzordearen zeregina da aholkularitza eskaintzea eta azterketak egitea, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro desagerrarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak